9794
ediciones
Cambios
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
Atlas Etnografiko hau egiteko oinarritzat erabilitako galdetegi orokorrak, egoera-aldaketako ohikuneak etxeko ohiturei dagokien atalaren barruan sartu ditu. Beraz, etxeko taldearen barruan eta auzoetan aztertu ditugu bizitzaren lehenengo aldiko ohikune hauek. Gaur egun hain zabal dabilen bizitzaren zatiketa hirukoitzari eutsiz, ohikuneok lehenengo adinaren edo hazte-aroaren barruan daude. Aro hori, sasoiko mutil edo neska izatean amaitu ohi da.
Mende honetan aldaketa handia egon da umeari jaiotzen lagundu izan dioten pertsonei dagokienez. Ezagutza enpirikoetan oinarriturik lan egiten zuen ohiko emaginaren ordez, apurka-apurka, osasun zentroetan amari laguntzen dioten profesional espezializatuak agertuz joan dira.
Lehen, umeak jaio eta gutxira bataiatzen zituzten, batzuetan jaiotza egunean bertan. Euskal Herrian onarpen zabalekoa den erhji.ozko erlijiozko ohitura horren oinarrian sineste hauxe dago: umea bataioaren bitartez kristau egin eta jatorrizko pekatutik garbi geratzen da. Bataioaren ohikunea bera jaiotzari lotu-loturik agertzen da; leku askotan emaginak berak janzten zuen haurra bataiorako, Nafarroako zenbait eskualdetan "faldón de cristianar" (kristautzeko faldoia) izena ematen zioten erritozko jantzi batekin, eta besoetan eramaten zuten pontera. Bizkaiko Karrantza bailaran jaso denez, zeregin hori mundura jaiotzean umea hartzen zuenari zegokion.
Bataiarrian edo pontean berriztaturiko jaiotzak aita pontekoaren eta amapontekoen babesa ere badakar. Euren betebeharrik behinena fedea agertzea izango da, Kredoa hutsik egin barik esanez.
Lehenengo txantxurrak, haurraren lehen haginak, sasoi berri baten hasiera adierazten zuten. Umearen elikatzeko ohiturak aldatu egiten ziren eta ibiltzen eta berba egiten hasten zen. Bakarrik emandako urratsak eta esandako lehenengo berbak pozaren eta alaitasunaren iturri izaten ziren etxekoen artean. Haurraren hastapen eta aurrerabide guztiek jagoleak jolasera bultzatzen zituzten. Sasoi honek esne-haginak eduki bitartean irauten zuen.
[[File:6.1_Ceremonie_des _relevailles_Toile_de_Enrique_Melida_1872_Musee_Bonnat_Bayonne.pngjpg|framecenter|600px|''Cérémonie des relevailles.'' Toile de Enrique Mélida, 1872. Fuente: Musée Bonnat. Bayonne.]]
Haginak sei edo zazpi urterekin jausten ziren eta horrekin batera zentzuduna izeneko adin-maila berria hasten zen. Sasoi honi zegokion jarduera nagusia taldekako jokoa izaten zen. Adin horretatik aurrera jokorik gehienetan sexuen arteko banaketa ezartzen zen. Jolas jardueraren osagarri, urteek aurrera egin ahala areagotuz zihoan eskola jarduera agertuko zaigu.
Ohikune honetan parte hartzeko janzkera aldatuz joan da. Mendearen hirugarren hamarkadatik aurrera nesken artean andregaien gisako soineko eta belo zuriak zabaldu dira; mutilen artean, berriz, marinel eta almiranteen jantzi dotoreak. Hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan eliz agintariak janzkerari loturiko gehiegizko gastu hori geldiarazten saiatu ziren. Jaunartzea tunika jantzita, guztientzat berdina, edo kale-arroparekin egiten hasi zen. Esperientzia horrek ez zuen arrakasta handirik izan, eta berriro ere soineko zuriak agertu dira edo familia bakoitzak askatasun osoz jokatzen du.
[[File:6.3_Bautizo_Oleo_de_Enrique_Nieto_Ulibarri_1912_Diputacion_Foral_de_Bizkaia.pngjpg|framecenter|600px|''Bautizo''. Oleo de Enrique Nieto Ulibarri, 1912. Fuente: Diputación Foral de Bizkaia.]]
Garai zaharretatik eta hirurogeita hamarreko hamarkadara arte ez zegoen Sendotza edo Konfirmazioa hartzeko adin jakinik. Apezpikuak baino ezin zuenez sakramentu hori ezarri, herrietara aldian-aldian egiten ohi zituen bisitaldiak aprobetxatuz hartzen zuten gazteek sakramentu hori. Gure inkestetan, haurrak eta gazteak, jaioberriak eta helduak, nahastuta denak batera ere agertu dira sendotzaren sakramentua hartzeko.
Tradizioz, semea edo alaba etxera ezkontzeko bazen, bien gurasoek elkar hartzen zuten bakoitzak ezkontza berriari zer emango zion. Etxearen ardura ziurtatu eta etxekoenganako izango zituzten betebeharrak zehazteaz gain, elkarbizitzarako arauak eta bikote gaztearen eta lehendik etxeko bizilagun zirenen arteko harremana berbatzen zuten. Era horretako hitzarmenak berebiziko garrantzia zuten forupeko lurraldeetan; jendaurrean ematen zuten fede eta mandak, ezkontzako kontratua edo ''contrat de mariage ''esaten zieten. Kontratu hori sinatzea arazo benetan serioa zen eta bazkariren batekin ospatzen zuten, kontratuko bazkaria, bi aldeetako senideak biltzen zirelarik. Etxera etorriko zen ezkontideak ezkonsaria ekartzen zuen, eta etxera zetorrena neska bazen, arreoa ere ekartzen zuen berarekin batera. Arreo hori, neskaren beraren amaren ardurapean osatzen zuen emaztegaiak neskatotatik.
Inoiz gurasoek beraien kontura ere konpon konpon tzen zituzten seme-alaben ezkontzak hauek elkar ezagutu ere egin gabe; ezkontzeko kontratua kontratua egin ondoren, bi familiak bildu egiten ziren "ir a vistas" (aurpegi-ikustea egitera joan), halaxe esaten zioten Nafarroan eta Araban.
Familia aberatsetan salbu, ez zuten ohiturarik ohiturarik oparitzat urreria egiteko (eraztunak edo balio handiko gauzak). Halere, bazen ohitura emaztegaiak senargaiari ezkontza egunerako alkandora edo beste jantziren bat oparitzeko. Ezkontza aurreko egunetan, emaztegaia, amarekin amarekin edo senitarteko beste emakumeren batekin batekin batera, hiriburura joan ohi zen ezkontzarako ezkontzarako jantziak eta galak erostera.
=== Ezkontza ===
Ezkontzak bi atal zituen: ezkontza bera, eliz ospakizuna, eta ezteiak edo ezteguak, haren ondorengo jaia. Lehenengoak ez zuen gaur egun duen besteko garrantzirik. Elizkizuna lanegunean izan ohi zen, gonbidatu gutxirekingutxirekin, lana ia eten ere egin gabe. Ezkontza egunean egunean bertan edo handik gutxira bazkaria egiten egiten zuten, etxeko seme edo alabaren ezkontidea ezkontidea etxean hartzea ospatzeko, edo etxera zetorrena zetorrena andrazkoa izanez gero, etxekoandre berriari ongietorria emateko.
Ezkontzeko ez zegoen urtesasoi jakinik; bizimoduak bizimoduak berak edo lanaldiak zehazten zuen hori. Ahal zela ez ziren Garizuman ezkontzen, ezta abenduan ere, elizak ez baitzuen onartzen onartzen belaziorik ez ezkontzarik egun horietan. Nahiz eta meza eta belazioko ohikunea ezkontzarako ezinbestekoak izan ez, elizaren aholkuak kontuan izan ohi zituzten.
Ezkontza gehienbat neska eta mutil gazteen arteko kontua zen. Gazteria zen ezkongaiekin batera elizarantz abiatzen zena, musika eta suziriekin, eta alaitasun giroan. Neskaren lagunek lagunek janzten zuten eliza dotore, eta bi ezkongaien ezkongaien lagunek abestu egin ohi zuten, meza alaitzeko. Lekukoak ere ezkonlagunen artean aukeratzen zituzten, ezkontza-agirian beraien sinadura jarriz. Gaztaroa zen ezkontzarako sasoia.
Denborak aurrera egin ahala, gehienbat gaztez gaztez osaturiko ezkonlagunen taldea beste gizatalde gizatalde batzuekin osatuz joan zen. Hasteko, etxeko etxeko senideez gain urrunagoko senitartekoak ere beraiekin batera agertzen hasi ziren.Ostean aitabitxi-amabitxiak, hasieran bateoko berberak izan ohi zirela. Gerora, ezkongaien gurasoek hartu zuten betebehar hori. Gonbidatuen Gonbidatuen kopuruak gora egin du, baina gazteek gaur egun ere leku nabarmena dute bai elizospakizunean elizospakizunean bai ondorengo ospakizunean ere.
Ezkontzaren eguneko goiz partean gonbidatuak gonbidatuak etxera joaten ziren handik elizarantz abiatzeko. Dena dela, elizara joan baino lehen, etxekoek mokadutxo bat edo ''barauskarria barauskarria ''hartzera gonbidatzen zituzten. Elizara joateko joateko bi jarraigo moeta izan ziren. Batean, segidek segidek senargaiaren eta emaztegaiaren etxeetatik urteten zuten eta ibilbidearen leku batean edo elizaren atarian batzen ziren. Bestean, jarraigo bakar bat egiten zen emaztegaiaren etxetik. Kasu bietan ibilbidea etxetik elizarako ohiko bidetik egiten zen, hau da, elizabidetik. Herri batzuetan, sendien etxeak bata bestetik urrun egonez gero, senargaiak gazte bi, lagunak edo artekoak, bidaltzen zituen emaztegaiaren etxera. Jarraigoaren ordena erritualizatuta zegoen.
Gaur egun gonbidatuak zuzenean joaten dira elizara, ibilgailuetan edo oinez, eta zehaztutako zehaztutako orduan kotxe banatan etortzen diren ezkongaiei itxaroten diete. Ipar Euskal Herrian Herrian jarraigoa elizara joan aurretik Herriko Etxetik pasatzen da.
Ezkongaien janzkeran ere aldaketak egon dira mende honetan; dana dala, ezkontzako jantziak dotoreak izan dira beti. Mendearen erdialdera arte, emaztegaia beltzez edo kolore ilunez janzten zen eta osagarritzat meza-liburua liburua eta errosarioa zeraman. Ordutik aurrera jantzi zuria eta lore-sorta dira erabilienak. Era berean, senargaiak eraman ohi zuen jantzi beltzaren ordez kolore argiagoak erabiltzen dira orain.
Hego Euskal Herrian, Toledoko ohikunearen ohikunearen arabera egiten zen eliz-ospakizuna, Ipar Euskal Herrian, aldiz, erritual erromatarraren arabera. Lehen elizaren ate aurrean baimena eman eta diru-eraztunak bedeinkatu egiten ziren, hori baitzen promes eta zin sagratuak egiteko izendatuta zegoen tokia. Berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, ospakizuna eliz barruan egiten hasi zen, aldare nagusiaren nagusiaren aurrean. Mezan senar-emazte berriak ezkontza-estalkiarekin lotzen ziren. Zapi hori emaztegaiaren buruan eta senargaiaren sor sor baldan jartzen zen. Jendeak beti uste izan du ohikune hori uztarketa dela. Ezkontzaren gaurko erritoa batez ere elizan egiten da, eta garrantzi handiagoa hartu du ezkongaiek elkarri emandako baietzak.
Ezkontza-elkarte berriaren ondorio juridikoak juridikoak senar-emazteek apaizaren eta lekukoen aurrean sinatzen duten aktan adierazten dira. Gaur egun, agiri hori aldareko mahaian sinatzen sinatzen da; lehen, ostera, sakristeian.
[[File:6.2_Un_mariage_au_village_representation_folklorisante_du_mariage_paysan_breton_Lithographie_de_Gangel_a_Metz_XIXe_siecle_Musee_des_arts_et_traditions_populaires_Paris.pngjpg|framecenter|600px|''Un mariage au village'' (réprésentation folklorisante du mariage paysan breton). Lithographie de Gangel à Metz, XIX<sup>e</sup> siècle. Musée des arts et traditions populaires. Paris. Fuente: Segalen, Martine. ''Amours et mariages de l'ancienne France''. París, Berger-Levrault, 1981.]]
Senar-emazte ezkonberriak elizatik ateratzean ateratzean ikusmin handia izaten da, eta txaloak egin, zoriona opatu, eta, zenbait kasutan, ohorezko dantza eta suziriak izaten dira. Azken urteotan, arroza jaurtitzeko ohitura gogaikarria sartu da.
Ezkontza zibila Udaletxean edota Epaitegian Epaitegian egiaztatzen da, eta apurka-apurka duintasun duintasun handiagoa hartuz joan da. Hala ere, inkestari inkestari erantzuna eman dioten lekukoen esanetanesanetan, eleizan ospatzen diren ezkontzek baino handitasun gutxiago dute. Hego Euskal Herrian Herrian ezkontza zibil gutxi izan da, baina azken bolada honetan gero eta gehiago egiten dira.
Duela hamarkada batzuk, behin zeremonia amaituta zegoenean, emaztegaiak lore-sorta oparitzen zion Amabirjinari eleizan bertan edo beraren omenezko kaperan. Zenbait herritan, ostera, lore-sorta familiaren hilobian uzten zen. Lore-sorta lagun bati ematea edota airean goraka botatzea ohitura nahiko berria da, eta azken ohitura honi lotuta badago uste bat, lore-sorta hartzen duena izango dela lehena lehena ezkontzen, hain zuzen.
Ezkontzako argazkiak gizabanakoen bizitzako bizitzako une garrantzitsu hori betikotzen du, eta ohitura moduan duela hamarkada asko hedatu hedatu zen. Ezkonberriak argazkilari baten estudioara estudioara joaten ziren argazki ofiziala egitera. Gero, argazkiari markoa jartzen zitzaion eta etxeko gela garrantzitsuenean esekitzen zen. Etxetik urrun bizi ziren senideei kopia bana bialtzen zitzaien. Ipar Euskal Herrian, ezkontzara ezkontzara joandako guztien argazkia egitea ezkontzako ezkontzako zeremoniaren atal berezia zen.
Joan-etorriak oinez egiten zirenean, jaraigoa elizatik etxera edo eztei-bazkaria egingo zen jatetxera abiatzen zen. Batzuetan, segidari eztai-gurdia batzen zitzaion, arreoarekin eta hatukarekin. Dena dela, normalean, gauza horiek guztiak ezkontza baino egun batzuk arinago edo geroago eramaten ziren.
[[File:6.4_Boda_en_Begoña_Oleo_de_Francisco_de_Mendieta_1607_Diputacion_Foral_de_Bizkaia.pngjpg|framecenter|600px|''Boda en Begoña''. Oleo de Francisco de Mendieta, 1607. Fuente: Diputación Foral de Bizkaia.]]
Garai batean, arreoko gauzak ikusgai uzteko uzteko ohitura zegoen. Emakume batek, batzuetan batzuetan jostunak berak, arreoko janzteko eta tresnak tresnak aipatzen zituen bertaratutako guztiek entzuteko entzuteko moduan, eta horrek guztien baiezpena baiezpena eta esamesa barregarriak eragiten zituen. Zeremonia hori, eztei-bazkariarekin edo kotraezteiarekin batera, etxe berrian sartzeko (etxean sartzea) egiten zen ohikuneen arteko bat zen.
Jazoera garrantzitsu guztiekin gertatzen zen bezala bazkaria atontzen zuten, eztei-bazkaria, etxean egiten zena. Batzuetan, ezkontza egunean egunean bertan egin beharrean, eztei-bazkaria hurrengo igandean egiten zen, eztei-bidaia labur baten ondoren. Egun horretan emazteak emazteak familia berriaren eliz hilerria edo jarlekuaren jarlekuaren jabetza hartzen zuen, eliz hartzea, eta aurrerantzean, etxe berriko hildakoei eskeintzak egiteko ardura hartzen zuen etxekoandre gazteak.
Ezteiak egun batez edota bi edo hiru egunez luza zitezkeen, beti ere, sendiaren mailaren eta diru-baliapideen arabera. Bezperan animaliak animaliak hiltzen ziren eztei-bazkarirako jakiak atontzeko. Auzokoen eta sukaldari profesionalen profesionalen laguntzarekin, etxeko emakumeek prestatzen prestatzen zituzten jakiak eta jantokia.
Berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera aurrera eztei-bazkaria etxetik kanpo egin izan da, jatetxeetan hain zuzen.
Ezkontzaz gain, apaizgoa eta eliz bizitza ere gizarte talde-mailatzat hartu izan dira mundu tradizionalean. Eliz jantziak hartzean eta lehenengo lehenengo mezak ematean ere ezkontzetan egiten ziren ospakizun berberak antolatzen zituzten horregatik.
Ezkontzaren bidea aukeratuz gero, seme-alabak izatea etxearen eta leinuaren jarraipena ziurtatzen ziurtatzen zuen bedeinkapen gisa hartu izaten zen. Ezkondu gabe geratzen zena (mutil7aharra edo neskazaharra), etxera lotuta geratzen ohi zen eta etxekoen artekoa zen. Mutilzahar edo neskazaharrek neskazaharrek orokorrean beti izan dute abegi ona senideen partetik, dena dela, familiatik kanpo adarra jotzen zaie ere behin baino gehiagotan.
Garai baten, iseka eta barre ugari egiten zitzaien zitzaien zahar samarrak izanik ezkontzen zireneizirenei, baita bigarrenez senar-emazte egiten ziren alargunei ere. Azkenean, herri eta eliz agintariek arauak ezarri behar izan zituzten ohitura gordin horien ondorioak murrizteko, eta gaur egun era honetako gehiegikeriak ia erabat galduta daudela esan liteke.{{DISPLAYTITLE: Euskal Herriko ohikuneak jaiotzatik ezkontzara eta euron ibilbidea}} {{#bookTitle:Ritos del nacimiento al matrimonio en Vasconia Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara | Ritos_del_nacimiento_al_matrimonio_en_vasconia/eu}}