Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Ezkontzeko ez zegoen urtesasoi jakinik; bizimoduak berak edo lanaldiak zehazten zuen hori. Ahal zela ez ziren Garizuman ezkontzen, ezta abenduan ere, elizak ez baitzuen onartzen belaziorik ez ezkontzarik egun horietan. Nahiz eta meza eta belazioko ohikunea ezkontzarako ezinbestekoak izan ez, elizaren aholkuak kontuan izan ohi zituzten.
Ezkontza gehienbat neska eta mutil gazteen arteko kontua zen. Gazteria zen ezkongaiekin batera elizarantz abiatzen zena, musika eta suziriekin, eta alaitasun giroan. Neskaren lagu­nek lagunek janzten zuten eliza dotore, eta bi ezkon­gaien ezkongaien lagunek abestu egin ohi zuten, meza alaitzeko. Lekukoak ere ezkonlagunen artean aukeratzen zituzten, ezkontza-agirian beraien sinadura jarriz. Gaztaroa zen ezkontzarako sasoia.
Denborak aurrera egin ahala, gehienbat gaz­tez osaturiko ezkonlagunen taldea beste giza­talde batzuekin osatuz joan zen. Hasteko, etxe­ko senideez gain urrunagoko senitartekoak ere beraiekin batera agertzen hasi ziren.Ostean aitabitxi-amabitxiak, hasieran bateoko berberak izan ohi zirela. Gerora, ezkongaien gurasoek hartu zuten betebehar hori. Gonbi­datuen kopuruak gora egin du, baina gazteek gaur egun ere leku nabarmena dute bai eliz­ospakizunean bai ondorengo ospakizunean ere.
127 728
ediciones