Cambios

sin resumen de edición
Ezkongaien janzkeran ere aldaketak egon dira mende honetan; dana dala, ezkontzako jantziak dotoreak izan dira beti. Mendearen erdialdera arte, emaztegaia beltzez edo kolore ilunez janzten zen eta osagarritzat meza-liburua eta errosarioa zeraman. Ordutik aurrera jantzi zuria eta lore-sorta dira erabilienak. Era berean, senargaiak eraman ohi zuen jantzi beltzaren ordez kolore argiagoak erabiltzen dira orain.
Hego Euskal Herrian, Toledoko ohikunea­ren ohikunearen arabera egiten zen eliz-ospakizuna, Ipar Euskal Herrian, aldiz, erritual erromatarraren arabera. Lehen elizaren ate aurrean baimena eman eta diru-eraztunak bedeinkatu egiten ziren, hori baitzen promes eta zin sagratuak egiteko izendatuta zegoen tokia. Berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, ospakizuna eliz barruan egiten hasi zen, aldare nagusia­ren nagusiaren aurrean. Mezan senar-emazte berriak ezkontza-estalkiarekin lotzen ziren. Zapi hori emaztegaiaren buruan eta senargaiaren sor­ sor baldan jartzen zen. Jendeak beti uste izan du ohikune hori uztarketa dela. Ezkontzaren gaurko erritoa batez ere elizan egiten da, eta garrantzi handiagoa hartu du ezkongaiek elkarri emandako baietzak.
Ezkontza-elkarte berriaren ondorio juridiko­ak senar-emazteek apaizaren eta lekukoen aurrean sinatzen duten aktan adierazten dira. Gaur egun, agiri hori aldareko mahaian sina­tzen da; lehen, ostera, sakristeian.
127 728
ediciones