Cambios

sin resumen de edición
Hego Euskal Herrian, Toledoko ohikunearen arabera egiten zen eliz-ospakizuna, Ipar Euskal Herrian, aldiz, erritual erromatarraren arabera. Lehen elizaren ate aurrean baimena eman eta diru-eraztunak bedeinkatu egiten ziren, hori baitzen promes eta zin sagratuak egiteko izendatuta zegoen tokia. Berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, ospakizuna eliz barruan egiten hasi zen, aldare nagusiaren aurrean. Mezan senar-emazte berriak ezkontza-estalkiarekin lotzen ziren. Zapi hori emaztegaiaren buruan eta senargaiaren sor baldan jartzen zen. Jendeak beti uste izan du ohikune hori uztarketa dela. Ezkontzaren gaurko erritoa batez ere elizan egiten da, eta garrantzi handiagoa hartu du ezkongaiek elkarri emandako baietzak.
Ezkontza-elkarte berriaren ondorio juridiko­ak juridikoak senar-emazteek apaizaren eta lekukoen aurrean sinatzen duten aktan adierazten dira. Gaur egun, agiri hori aldareko mahaian sina­tzen sinatzen da; lehen, ostera, sakristeian.
[[File:6.2_Un_mariage_au_village_representation_folklorisante_du_mariage_paysan_breton_Lithographie_de_Gangel_a_Metz_XIXe_siecle_Musee_des_arts_et_traditions_populaires_Paris.png|frame|''Un mariage au village'' (réprésentation folklorisante du mariage paysan breton). Lithographie de Gangel à Metz, XIX<sup>e</sup> siècle. Musée des arts et traditions populaires. Paris. Fuente: Segalen, Martine. ''Amours et mariages de l'ancienne France''. París, Berger-Levrault, 1981.]]
127 728
ediciones