Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Duela hamarkada batzuk, behin zeremonia amaituta zegoenean, emaztegaiak lore-sorta oparitzen zion Amabirjinari eleizan bertan edo beraren omenezko kaperan. Zenbait herritan, ostera, lore-sorta familiaren hilobian uzten zen. Lore-sorta lagun bati ematea edota airean goraka botatzea ohitura nahiko berria da, eta azken ohitura honi lotuta badago uste bat, lore-sorta hartzen duena izango dela lehena ezkontzen, hain zuzen.
Ezkontzako argazkiak gizabanakoen bizitza­ko bizitzako une garrantzitsu hori betikotzen du, eta ohitura moduan duela hamarkada asko heda­tu hedatu zen. Ezkonberriak argazkilari baten estu­dioara estudioara joaten ziren argazki ofiziala egitera. Gero, argazkiari markoa jartzen zitzaion eta etxeko gela garrantzitsuenean esekitzen zen. Etxetik urrun bizi ziren senideei kopia bana bialtzen zitzaien. Ipar Euskal Herrian, ezkon­tzara ezkontzara joandako guztien argazkia egitea ezkon­tzako ezkontzako zeremoniaren atal berezia zen.
Joan-etorriak oinez egiten zirenean, jaraigoa elizatik etxera edo eztei-bazkaria egingo zen jatetxera abiatzen zen. Batzuetan, segidari eztai-gurdia batzen zitzaion, arreoarekin eta hatukarekin. Dena dela, normalean, gauza horiek guztiak ezkontza baino egun batzuk arinago edo geroago eramaten ziren.
127 728
ediciones