127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Hileta-jarraigoa, senideek eta auzoak hildakoarekin zituzten loturen arabera osatua zegoen. Odoleko edo erantsiak ziren senideek ondrako taldea osatzen zuten eta, senidetasunaren graduaren arabera hartzen zuten, bai emakumezko bai gizonezko, zegokien tokia. Zenbat eta senidetasuna hurkoagoa izan, dolu edo lutua hainbat eta ageriagoa zen soineko eta jantzietan, horrek hildakoarekin bakoitzak zuen lotura erakusten zuelarik.
Hileta-jarraigoan ez ziren aintzina hain ugariak ugariak senide ez ziren laguntzaileek. Hauek karitatezko karitatezko taldea osatzen zuten, kristau-elkartasunaren elkartasunaren arrazoiz zeudela aditzera emateko. Noiz edo behin hileta-jarraigoan ikur-oihalak ere erarnaten eramaten zituzten, hildakoa zein eliz elkartetakoa zen adierazteko.
Kristau lege zaharrak, hildakoaren aldeko meza hilotza eliz erdian dela ematea agintzen zuen. Hileta-elizkizunean, luto-bankuak, elizako lekurik agerienak, doluan zeuden gizonezkoentzat ziren. Familiako emakumezkoak hilobi sinbolikoaren aurrean, jarlekuan, esertzen ziren, etxe bakoitzak elizan berea izaten baitzuen.