127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Gure berriemaileek bizi izan duten eta gogoratzen duten erritu-sistema honek aldaketa sakonak izan ditu denbora laburrean.
Inkesta guztietan nabarmentzen da aldaketaprozesu aldaketa-prozesu horren unerik gailurrenetako bat hirurogeiko hirurogeiko hamarkadaren amaiera izan zela, Vatikanoko Vatikanoko II. Batzarreak hileten eremura ekarri zuen berrikuntzaren ondorioz.
Berrikuntzok direla-eta, hileta-elizkizunak gorpua eliz barruan dela egiten hasi ziren berriro, eta zerraldoaren ordez eliz erdian jartzen ziren katafalkoak baztertu egin ziren. HiIeta-ohituretan eragin handiagoa izan zuen oraindik hiletamezak arratsaldez egiteak. Arin zabaldu zen ohitura berri hori, lan munduan gertatu ziren ordutegi-aldaketekin ere ondo egokitzen baitzen. Horrela, galdu egin zen goizeko hileta-elizkizunaren ondoren hildakoaren senide guztiek haren etxean egiten zuten otordu edo bazkariaren usua.