Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Presentacion Agricultura en vasconia/eu

1 byte añadido, 14:45 9 abr 2018
sin resumen de edición
__NOTOC__
<languages></languages>
Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, seguruenik, gure artean izan den anbiziorik handieneko proiektuetako bat da, bai informazioa batzeko egin duen bilketa-lan izugarriarengatik, bai bildutako informazio horren antolakuntzak erakusten duen sistematizazio eta mailagatik eta liburuitxuran orain arte argitaratu diren emaitza ikusgarriengatik ere. Atlasaren liburukiak eskutan hartzen dituen edonor konturatuko da, zabaldu orduko, zenbaterainoko lana eta ahalegina dagoen paragrafo bakoitzean, eta nolako indarrez garamatzan orrialde bakoitzak gure hurbileko bizimoduaren historia eta dokumentazioa jasotzera.
Horren adibide argia da, irakurle, eskuartean duzun obra hau, Euskal Herriko nekazaritzak, bizi-modu eta ogibide modura, gure herrian izan duen eta dituen ohitura, jokabide eta jakintzaren berri ematen diguna. Bere aurkibidearen azaleko errepasoak hainbat informazio ematen digu Atlas Etnografikoaren emaitza berri honek duen anbizioaz eta neurriaz. Bere orrialdeetan murgiltzeak, berriz, testigantza bizia ekarriko digu begietara, ahoz aho eta esperientziaz jasotako ondareaz, eta azken urte hauetan jardun honek gure lurraldeetan izan duen bilakaeraz.
127 728
ediciones