Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Eta joan zen pentzetan itzuli baten egitera, ikusteko ea bazkak pusatu zuen eta satorrek makurrik egin zuten. Zeren erakutsia zautan nola behar ziren aitzurrarekin satorrak arrapatu. Eta izigarriko gustua hartu nuen, nun sator bat ez bainuen gehiago uzten pentzetan. Arrapatu eta larrutzen nituen eta arreber etxera igortzen, modako mantorik ederrena egin zezaten. Bainan ez deet haatik sekulan ikusi manto hura finiturik!
Lehenbiziko, aitarekin joan nintzan. Egun hartan aita egon zen gau bat enekin; eta biharamunean, zernahi errekomendazione eginik, hara nun partitzen den, xendra batetik, gaineko bidera. Han etxola eta bordari begira egon zen ixtanbat, eni eta bordari beha, eta hara nun estali zuen mendiak. Eni egin zautan halako efetu ttipi bat, eta pentsatzen dut hari ere egin zakola segur efetu. Horrela haur bat erran behar eta han bakarrik uztea etxetik hiru orenen bidean. Gaixo aita! Alde batetik bere bi semen gerlako arrangura, eta bertzaldetik ni ere azinda porroxkekin han utzia!…<ref></ref>
<span style="font-size:85%;">
127 728
ediciones