Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

4 bytes añadidos, 07:28 19 sep 2018
m
Texto reemplazado: «heriotz ohikuneak» por «heriotza ohikuneak»
<languages></languages>
Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko oinarri legez darabilgun galdeketa nagusiko gaiei dagokienez, ale honetan deskribatzen ditugun heriotz heriotza ohikuneak etxe-taldekoen usadio-ekanduei eskainitako atalean sartzen dira.
Horregatik bada, ez ditugu hemen aztertuko kontestu honetatik kanpo geratzen diren hil ondoko ohikuneak, ohore zibikoak edo militarrak eskatzen dituztenak edota erlijiora emanak dauden erakundeei dagozkienak esate baterako.
Hemen, amaitzera doan mende honetan Euskal Herrian bizi izan diren heriotzarekiko usadio eta ohikuneak jaso ditugu. Dokumentazio historikora jo izan badugu inoiz, etnografiaren bidez ondo egiaztaturik izan ditugun zenbait gertaeraren jatorria argitzeko baino ez da izan.
Europako beste hainbat lurraldetan bezala, Euskal Herriko heriotz heriotza ohikuneak kristautasunak markatutako kulturaren barruan eman dira, eta ohikuneotako batzuek Elizak bere liturgian ezarritako arauei eta errituei atxikirik iraun dute.
Hiletari dagokion erritual katolikoa 1604an aldarrikatutako ''Exsequiarum ordo ''delakoan zehaztu zen, aldaketa handi barik hiru mende eta erdi luze indarrean egon dena, harik eta Vatikanoko II. Batzarreak (1961-1965) liturgia-berrikuntzak egin zituen arte.
Orduko erritual hura soila zen: berez liturgiazkoak ziren ospakizunak baino ez zituen arautzen. Bazter uzten ziren heriotzaren inguruko hainbat ohitura; besteak beste, hilotza garbitu eta jaztearena, hildakoaren etxeko gaubela, hil-opariak, hileta-bazkaria eta abar.
Liburu honetan azaltzen diren heriotz heriotza ohikuneak, hildakoaren etxean eta auzo inguruan elkarren jarraian gertatu ohi diren ekintza guztiak dira; ez bakarrik Iiturgiari dagozkionak.
=== Lehenaren ekarria ===
Aldaketa-prozesu honetan nabarmenen azaltzen den giza-gertaera hauxe da: gero eta jende gehiago hiltzen dela ospitaleetan edo zaharrentzat eratutako egoitzetan. Hori dela-eta, maiz gertatzen da gaur «etxetik kanpo» hiltzea.
Egoera berri honetan, aintzina etxearen inguruan izaten ziren heriotz heriotza ohikuneak erabat desagertu dira: elizakoetara joatea, heriotzaren berri ematea, hildakoa janztea, hil-ohea atontzea, auzokoek gaubelan parte hartzea.
Orain hileta-jarraigoa ez da hildakoaren etxetik prozesioan irteten hilotza elizara eramateko. Aintzina ohikunerik nabarmenena zen hori erabat sinpletu da, orain hilotzari hileta-elizkizun aurretxoan elizpean egiten zaion harrera besterik ez baitzaio egiten.
127 728
ediciones