Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Medicina popular en vasconia/eu

119 bytes añadidos, 09:21 5 dic 2018
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
=== Atlas Etnografikoa egiteko proposamena ===
<div class="mw-translate-fuzzy">
José Miguel Barandiaranek (1889-1991), hogeiko hamarkadatik hasita euskal etnografia aztertzen lan egin zuen ikerlari handiak, ''I. Congreso de Artes y Costumbres ''delakoan (Zaragoza, 1968), ''Bosquejo de un Atlas Etnográfico del Pueblo Vasco''<ref>José Miguel BARANDIARAN. “Bosquejo de un atlas etnográfico del pueblo vasco. Trabajos preliminares” in ''Etnología y Tradiciones Populares. I Congreso Nacional de Artes y Costumbres Populares. ''Zaragoza: 1969, 53-57 or.</ref> izeneko komunikazioa aurkeztu zuen. Bertan, euskal arloan ordura arte egindako ikerlan etnografikoen zerrenda aipatu ondoren, iritzi kritikoa agertu zuen, arlo horretan izandako huts eta gabeziarik nagusienak zehaztuz.
</div>
<div class="mw-translate-fuzzy">
Hurrengo urtean, ''V. Jornadas de Estudios Folklóricos Aragoneses ''izenekoan beste ponentzia bat aurkeztu zuen, ''Criterios generales para una investigación etnográfica de los Pueblos Pirenaicos''<ref>Idem, “Criterios generales para una investigación etnográfica de los Pueblos Pirenaicos” in ''Actas de V Jornadas de Estudios Folklóricos Aragoneses''. Zaragoza: 1969.</ref> titulua zuena. Ponentzia horrekin batera galdeketa etnografiko bat aurkeztu zuen, Europako Etnologiaren Nazioarteko Konferentziak 1965ean prestatutako plangintzaren arabera berreratua.
</div>
Hona hemen bi komunikazio horietan azaldu zituen puntu nagusiak:
:6. Herri-sendabideak. (1994an argitaratuta).
:7. Bizitzako ohikuneak. 2 bol.: Heriotza Heriotz ohikuneak. (1995ean argitaratuta). Jaiotzatik ezkontzara arteko ohikuneak. (1998an argitaratuta).
:8. Abelazkuntza eta artzaintza. (2001ean argitaratuta).
Beste leku batean aipatu dugunez, obra honetarako irizpideak zehaztu edo testuak prestatzeko ardura Idazketa Batzordea osatzen dutenena izan da. Idazketa Batzorde hori lurraldeetako Etniker taldeetako partaide batzuek osatzen dute. Idazketa Batzorde horretako kideen artean, aipamen berezia merezi du Luis Manuel Peñaren lanak, izan ere, urteak daramatza herri medikuntza eta albaitaritzaren gaia aztertzen Karrantzan (B).
<div class="mw-translate-fuzzy">
Argitalpen hau ontzeko zereginean aipatzekoa da benetan Labayru Ikastegiko Etnografia Saileko lankideen lana: Segundo Oar-Arteta, M. Luisa Romarate, Edurne Romarate, Akaitze Kamiruaga, Igone Etxebarria eta José Ignacio García, Gurutzi Arregiren zuzendaritza eta koordinaziopean. Beraiei dagokie obra handi, zabal eta nahasi hau moldatzeko lan eskerga eta zaila. Ezinbestekoa izan dute kanpoan bildutako material guztia berriro sailkatzea, beharrezko bibliografian arakatzea, itzulpenak egitea, lexiko aldetiko egokitzapenak egitea, ilustrazioak aukera tzea eta ediziorako prestakuntzarekin zerikusia duen guztiaz arduratzea. Hain zuzen ere, Jon Elorriaga Labayru Ikastegiko argitalpenen burua izan da edizioaren arduraduna.
</div>
=== Euskara eta gaztelaniazko hitzak transkribatzeko irizpideak ===
9794
ediciones