Cambios

Saltar a: navegación, buscar

BEBIDAS/eu

6075 bytes añadidos, 08:23 19 dic 2018
sin resumen de edición
<languages></languages>
<div class="mw= Ura == Mende honen erdialdera arte, iturriko ura zen edaririk ohikoena familiako otorduetan. Ur hori «freskoa» izateko ahalegina egiten zen, hau da, iturburutik edo iturritik ekarri berria. Etxeetan txorrotako ura instalatu aurreko garaietan, bazkarirako edo afarirako uraren garraio hori familiako haurrei eta gaztetxoei enkargatzen zitzaien eskuarki, eta haiek, ontziak hartuta, gertuen zegoen iturburura edo herriko iturrira joaten ziren. Leku horiek, horrenbestez, eguneroko topaleku bihurtzen ziren. Bazkarian, mahaikideek pitxer beretik edaten zuten, ''pitxarra'', ''yarroa'', edo iturritik ura ekarritako potinetik, ''potixe''. Garraiorako erabilitako beste ontzi batzuk dira ''herrada'' (Karrantza-B eta Elo-N), ''ferreta'' eta ''cántaro'', pegarra (Ipar Euskal Herria), ''caldera'' eta ''cantina''. Herri batzuetan, Zeanurin (B) adibidez, goganbehar moduko bat eragiten zuten ontzi itsuek, txongilek adibidez. Mélidan (N), gizonak Bardeara joaten zirenean, ura garraiatzeko ohiko sistema txongila zen, ''rallo ''zeritzona, urarekin. Egun askotarako joaten zirenean lurrezko tinak ere eramaten zituzten, ozpinez eta azukrez beteta. Tokian tokiko iturburu jakin batzuetako urari estimazio handia ematea ohikoa izan zen antzinako ikuspegi herrikoietan. Kasu batzuetan, ura «burdinazkoa» zelako, ''urgorri'' edo ''metalure'', beste batzuetan kareharrizkoa zelako, ''hatxure'', ur hori harrotzeko motiboa zen, batez ere kanpotarren aurrean. Ez zuten estimazio handirik ''«agua dura»'', ''ur gordina'', ''ur gogorra'', zeukaten iturburuak. Lur azpian behar adinako ibilbiderik egin gabeko urari zeritzon horrela. Estimaziorik handiena ura beti tenperatura berean isurtzen zuten iturburuek zuten; udan, freskoa eta neguan, ez oso hotza. Aurrerago esango da ardoa, mende honen erdialdera arte, jai giroko ohiz kanpoko edaria izan zela. Asko jota, eguneroko otorduetan ardoa gizonek baino ez zuten edaten. Emakumeek eta haurrek ura edaten zuten eskuarki edo, batzuetan, ardo pixka bat urarekin nahastuta. Aurrerago seltz-ura eta gaseosa erabili ziren, limonada ere deitua, ardoarekin nahasteko. Ura edatearen inguruko agindu herrikoien artean, oso zabalduta zeuden bi hauek aipatuko ditugu: ez da osasungarria ur freskoa edatea arnasestuka edo izerdituta egonik; gereziak, okaranak eta antzeko frutak jan ondoren ura edateak beherakoa eragiten du. Oso praktika zabaldua zen garai batean ura edan aurretik «Jesus!» esatea. Hori esaten zen batez ere otorduen artean edaten zenean.  == Ardoa == === Kontsumoa === Ardoa izan da, eta hala izaten jarraitzen du, edari alkoholdunen artean gehien kontsumitzen dena, hala etxean nola establezimendu publikoetan, beste guztien gainetik. Jakina denez, hiru ardo arrunt mota daude: beltza, zuria eta gorria; lehena da gehien kontsumitzen dena, eta bigarrena zizka-translatemizka gisa edo bazkarietan arrainarekin jateko gordetzen da, apeten arabera. Eskualdearen arabera, ardo mota batzuk edo beste batzuk gustukoagoak izaten dira, graduazioari, garraztasunari eta edaleek aintzat hartu ohi dituzten beste ezaugarri bereizgarri batzuei dagokienez. Dena den, azken hamarkadetan gustuak aldatzen ari dira: gorputz eta graduazio handiko ardoetatik (15-16 gradu) alkohol tasa baxuagoa duten ardo arinago eta ahogozo leunagokoetara (12-fuzzy">13 gradu). Hori guztia, modu orokorrean esanda, alde batera utzita dastatzaile handiek une bakoitzean jatekoa denaren arabera ardo bat edo beste edatearen komenigarritasunaz eman ditzaketen xehetasunetan sartu gabe. == Txakolina == Ardo arruntarekin konparatuta, ardo hau alkohol graduazio ertainekoa eta garraztasun handiagokoa da. Bi ezaugarri horiek ardo hori egiteko erabiltzen diren mahastiak dauden lekuen ezaugarri klimatikoen ondorio dira batez ere, eguzkialdi gutxiagokoak eta hezetasun maila handiagokoak baitira. Orain dela ehun eta berrehun urte, txakolina gaur egun baino herri gehiagotan egiten zenean, etxean kontsumitzen zen. Gaur egun ia-ia soilik zizka-mizka gisa hartzen da tabernetan eta elkarte gastronomikoetan. Baserrietan, txakolinak irauten zuen bitartean ez zuten ardorik erosten eguneroko hornidurarako. Herri batzuetan, baserri batzuek uztaren zati bat saldu egiten zuten, baina etxean, sagardotegien antzera. Horiei ''txakoliña'' zeritzen. Oraindik ere baserri batzuek eusten diote praktika horri. Establezimendu horiek ez ziren denak batera irekitzen herrian, bata bestearen atzetik baizik, edaria agortu ahala. Horietako bakoitza hamabost bat egunez egoten zen zabalik, eta lehena San Jose inguruan irekitzen zen, udaberrian. ''Txakolina'' irekita zegoela jakinarazteko, ereinotz adar bat jartzen zuten baserriko ate nagusian edo atarian iltzatutako zutoin batean, eta ataurrean mahai luze bat, aulki luzeekin, edaleak eseri ahal izateko. == Sagardoa == Sagardoa edari freskagarria da, alkohol gutxi daukana, sagar uraren hartziduratik eratorria. Atseginagoa da sagardoa fresko dagoenean edatea, baina ez hoztuta. Txakolinarekin gertatzen zen bezala, sagardoa egiten zuten antzinako laborantzako etxe gehienek etxeko kontsumora bideratzen zuten, baina herri bakoitzean bat edo gehiago zeuden, “sagardotegia” izena zutenak eta hura edatera joan nahi zutenei ateak zabaltzen zizkietenak, etxekoandreak prestatutako gisatu batek edo beste jakiren batek lagunduta. Mende honen lehen herenean ezagunak izan ziren sagardotegiak, eta haietan gorde zen, neurri handi batean, bertsolaritzarako zaletasuna. Gehienetan bolo-jokoan ere aritzen ziren. Sagardoaren kontsumoa batez ere herrialdearen iparraldeko kontua izan da, eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko haran guztiak hartu ditu, bai eta Arabako iparraldea eta Nafarroako ipar-ekialdea ere. == Likoreak == Orain dela berrogeita hamar bat urtera arte likoreen kontsumoak bi alderdi oso desberdin zituen: batetik, digestioa laguntzeko hartzen ziren kaloria askoko otordu oparo baten ondoren, eta hori urtean zeharko ospakizun batzuetan baino ez zen gertatzen, eta, horrenbestez, likoreen kontsumoa esporadikoa zen; bestetik, gorputz-suspergarri gisa, oso goiz, landako lanei ekin aurretik.{{DISPLAYTITLE: XI. EDARIAK}} {{#bookTitle:Etxeko Elikadura Euskal Herrian|Alimentacion_domestica_en_vasconia/eu}}</div>
127 728
ediciones