Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

2 bytes añadidos, 09:16 21 dic 2018
sin resumen de edición
<languages></languages>
Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko oinarri legez darabilgun galdeketa nagusiko gaiei dagokienez, ale honetan deskribatzen ditugun heriotza heriotz ohikuneak etxe-taldekoen usadio-ekanduei eskainitako atalean sartzen dira.
Horregatik bada, ez ditugu hemen aztertuko kontestu honetatik kanpo geratzen diren hil ondoko ohikuneak, ohore zibikoak edo militarrak eskatzen dituztenak edota erlijiora emanak dauden erakundeei dagozkienak esate baterako.
Hemen, amaitzera doan mende honetan Euskal Herrian bizi izan diren heriotzarekiko usadio eta ohikuneak jaso ditugu. Dokumentazio historikora jo izan badugu inoiz, etnografiaren bidez ondo egiaztaturik izan ditugun zenbait gertaeraren jatorria argitzeko baino ez da izan.
Europako beste hainbat lurraldetan bezala, Euskal Herriko heriotza heriotz ohikuneak kristautasunak markatutako kulturaren barruan eman dira, eta ohikuneotako batzuek Elizak bere liturgian ezarritako arauei eta errituei atxikirik iraun dute.
Hiletari dagokion erritual katolikoa 1604an aldarrikatutako ''Exsequiarum ordo ''delakoan zehaztu zen, aldaketa handi barik hiru mende eta erdi luze indarrean egon dena, harik eta Vatikanoko II. Batzarreak (1961-1965) liturgia-berrikuntzak egin zituen arte.
Orduko erritual hura soila zen: berez liturgiazkoak ziren ospakizunak baino ez zituen arautzen. Bazter uzten ziren heriotzaren inguruko hainbat ohitura; besteak beste, hilotza garbitu eta jaztearena, hildakoaren etxeko gaubela, hil-opariak, hileta-bazkaria eta abar.
Liburu honetan azaltzen diren heriotza heriotz ohikuneak, hildakoaren etxean eta auzo inguruan elkarren jarraian gertatu ohi diren ekintza guztiak dira; ez bakarrik Iiturgiari dagozkionak.
=== Lehenaren ekarria ===
Aldaketa-prozesu honetan nabarmenen azaltzen den giza-gertaera hauxe da: gero eta jende gehiago hiltzen dela ospitaleetan edo zaharrentzat eratutako egoitzetan. Hori dela-eta, maiz gertatzen da gaur «etxetik kanpo» hiltzea.
Egoera berri honetan, aintzina etxearen inguruan izaten ziren heriotza heriotz ohikuneak erabat desagertu dira: elizakoetara joatea, heriotzaren berri ematea, hildakoa janztea, hil-ohea atontzea, auzokoek gaubelan parte hartzea.
Orain hileta-jarraigoa ez da hildakoaren etxetik prozesioan irteten hilotza elizara eramateko. Aintzina ohikunerik nabarmenena zen hori erabat sinpletu da, orain hilotzari hileta-elizkizun aurretxoan elizpean egiten zaion harrera besterik ez baitzaio egiten.
Inkestak egiten ibili garen aldi berean ohitura berri bat agertu da: gorpu edo hilotzak errauts bihurtzearena. Larogeita hamargarreneko urteetan asko zabaldu da ohitura hau, batez ere hiri handietan. Baina joera honek ez du baztertu gorpua lurperatzeko ohitura zaharra, zergatik hilotzaren errautsak familiek kanposatuetan dituzten hilobi edo panteoietan gordetzen diren.
[[File:7.5_Acuerdate_de_la muerte_Reloj_solar_de_Ortzaize.png|frame|''Acuérdate de la muerte''. Reloj solar de Ortzaize (BN). Fuente: «L'Art au Pays Basque» in ''Visages du Pays Basque''. Paris, 1946.]]
{{DISPLAYTITLE: Heriotza Heriotz ohikuneak eta euren ibilbidea}} {{#bookTitle:Ritos Funerarios en Vasconia Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian | Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones