<div style="margin-left:0cm;"></div>
<div classArtzainek beren artaldeekin geratzeko erabiltzen dituzten artegiek izen bat baino gehiago dute Baskonian: ''sel, gorta, saroi, sarobe ''edo'' kaiolar''. Mendian bazkatzen den aziendak senak hartaratuta babesa bilatzen duen lekuetan egoten dira. Babestutako leku horiek aukeratu zituzten artzainek horietan ezartzeko bizileku izango zuten txabola, artaldearentzako estalpea edo esparrua, jezteko eskortak eta mendiko egonaldian zehar erabiltzeko beste eraikin gehigarri batzuk. Establezimendu horien ezaugarriak artzaintza motaren eta artzainaren jardueren araberakoak dira. Kapitulu honetan, azienda etxeko ingurutik kanpo zaintzeko eta ustiatzeko behar diren eraikuntzen ikuspegi orokor bat ematen da. Helburu hori lortzeko biderik onena izango da Baskoniako mendilerroak zeharkatzea eta horietako artegiak osatzen dituzten eraikuntzak eta instalazioak gaingiroki aztertzea. Gure ibilbidea Karrantzako mendietan hasiko da, Bizkaiko mendebaldeko muturrean, eta hasieran mendebaldetik ekialdera joko du uren isurialdeak bereizten dituen mendilerroan zehar (Gorbeia, Anboto, Aizkorri, Aralar), eta Bizkaian (Aramotz, Oiz) zein Gipuzkoan (Izarraitz, Ernio) sartzen direnetan. Ondoren, Andia-Urbasa-Entziak osatutako multzoan geldituko gara, gero Nafarroako Pirinioetako artzain-establezimenduez arduratzeko, Baztan haranetik Erronkariraino. Pirinioak utzita, Bardeetaraino jaitsiko gara Nafarroako Erdialdeko eskortetan aurkituko ditugun babeslekuak deskribatzeko. Bigarren saioan, Araba zeharkatuko dugu mendebaldetik ekialdera, Gorobeldik Toloñora Kodesko medilerroan amaituta, Nafarroarekiko mugan. Azkenik, Pirinioetara itzuliko gara, mendilerro horren iparraldeko isurialdera, eta, bestelako ikuspuntu batetik begiratuta, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako mendiko espazioaren antolaketa ikertuko dugu. =="mwKarrantzako mendiak == === Txabolak eta etxolak === Karrantza haraneko (B) mendebaldeko mendietan, Ordunte mendilerroko bazkalekuen ondoan, artzainen txabolak eraikin txiki laukizuzenak dira, hiru metro inguru luze eta bi zabal: harresiak harearriz eginak dira eta ez dute sarrerako atea beste hutsunerik. Pinoien gainean ''cumbre'' deritzona osatzen duen habea bermatzen da; horiekiko paralelo, alde bakoitzean bana, beste habe batzuk daude kokatuta, ''sopanda'' deritzenak; horien gainean bermatuta, gapirioak ezartzen dira. Zurezko armazoi horren gainean bi isurialdeko estalkia osatzen duten harlauzak kokatzen dira. Harriz edo zurez berriro hesitutako sarrerako atea pinoietako batean kokatzen da eta, batzuetan, alboetako harresietako batean. Barrura sartzea eragozteko, harlauza bat erabili izan da edo, antzina, ate bat, ''bardanasca'' deritzonaz egina, hau da, hurritz-translatemakilaz egindako txirikorda batez. Txabolaren barrua ez zegoen zatituta. Bazterretako batean beheko sua prestatzen zen; gainerakoa ''camareta'' zeritzonak hartzen zuen; lo egiteko lekua zen, sutik enbor lodi batez banatuta; enbor horri ''palanca'' zeritzon eta suaren aurreko aulki gisa ere baliatzen zen. ''Camareta'' bata bestetik bost zentimetroz bereizitako eta bi enbor paraleloren gainean kokatutako hurritz-fuzzy">makilez egiten zen eskuarki. Horien gainean txilarra eta ''pelo ratón'' zeritzon belar txikia pausatzen zen. Hogei egunez behin aldatu egiten zen belar hori, arkakusoak ez metatzeko; ''a dallo'' segatzen zuten, hau da, segaz. Batzuetan txilarraren gainean ''hojón'' zeritzona edo artazorroa botatzen zen, menditik etxera ekarria. Harrizko txabola horiek, batez ere Ordunte mendilerroko gune altuetan kokatuak, hiruzpalau artzainen artean banatzen ziren beste garai batean; azken urteetan, horiek erabiltzeari utzi aurretik, bakar batek egin ohi zuen lo haietako bakoitzean. Hirurogeiko hamarkadaren erdialdean utzi zitzaion haiek erabiltzeari, otsoa desagertzearekin batera. Beste txabola mota bat, oinarrizkoagoa, makilaz eta zotalez egindakoa da. Bi egur kokatzen dira zoruan, okertuta, triangelu bat osatuz alboetako bakoitzean; egur horizontal batez lotzen dira, eta egur horrek ''cumbre'' deritzonaren lana egiten du. Pinoiak soropil zatiz egindako harresiz ixten dira, hutsune txiki bat utzita atearentzat. Estalkia, bi isurialdekoa, makilekin ''bardanasca'' moduan egindako txirikorda bat da, eta haren gainean bermatzen dira soropil zatiak, belarra beherantz dutela. Artzain batzuek, amaitzeko, ardien beren ''cagolitaz'' edo gorozkiz egindako geruza batez estali ohi zuten, hobeto inpermeabilizatzeko. Txabola horien ondoan edo horietatik gertu daude eskortak. Eskuarki harriz altxatutako hesiak dira, baina baziren ''cerranchaz'' edo ''bardanascaz'' erakitakoak ere. Horietan artaldeak gaua pasatzeko eta ardiak jezteko jasotzen dira, ardiak, mendian egonik, artean ere esnea ematen duten garaian. Haranaren iparraldean, Armañón mendiaren (865 m.) inguruetan, eraikin hauek are prekarioagoak ziren. Hurritzaren zurez egiten ziren; bertikalki iltzatzen ziren zoruan amaieran urka forma zuten bi makila; bata bestearen ondoan ezartzen ziren, halako moldez non hirugarren bat, horizontala, kokatu ahal zen ''cumbrearen'' zereginerako. Haien alboetan, makurtutako makilak bermatzen ziren, zenbat eta gehiago, hobe; haien gainean ''monchino'' zeritzenak ezartzen ziren, txilar moduko bat, eta gero ''césper'' zeritzenak belarra beherantz zutela; azkenik, lur fineko geruza bat. Haien barruan hiru artzainek egin zezaketen lo. Lekurik erosoena erdikoa zen, hura hartzen zuena agondu arte eser baitzitekeen. Alboetakoek etzanda egon behar zuten denbora guztian, bestela haien buruek sabaia jotzen baitzuten, eta lur eta txilar hondarrak erortzen baitzitzaizkien. Artzainek urtero eraiki behar izaten zituzten txabola horiek, neguko eguraldi zakarrak hondatu egiten zituelako; askotan ''montxina'' behiek eraisten zituzten. Mendiko gunerik altuenean eraikitzen zituzten, ''cordón'' delakoan edo hartatik gertu, bazkalekuetan bertan. Ilundu aurretik artzain bakoitzak bere artaldea biltzen zuen txabola inguruetan eta han ematen zuen gaua; ez zuten eskortarik erabiltzen haiek itxita edukitzeko. Normala izaten zen artzaina goizean esnatzerako ardiak bazkatzera joanak izatea.{{DISPLAYTITLE: XII. MENDIKO ARTZAIN ESTABLEZIMENDUAK}} {{#bookTitle:Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian|Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}</div>