Cambios

Saltar a: navegación, buscar

NOMBRES DE LOS ANIMALES. ABEREEN IZENAK/eu

No hay cambio en el tamaño, 07:23 15 ene 2019
sin resumen de edición
Animaliei eta, zehatzago, abelburuei edo azienda nagusiari, erreferentzia egiteko modurik zabalduena, euskaraz mintzo den lurraldeko zatian, ''abere'' hitza da. Hitz hori ''habere'' latinezko hitzarekin lotzen dute ikerlariek, «ogasuna» edo «ondasuna» adieran; adiera hori ageri da hitz horretatik eratorritako beste batzuetan, esanahi bertsuarekin: abelburu edo saldo bateko kide<ref>Manuel AGUD; Antonio TOVAR. «Materiales para un diccionario etimológico de la lengua vasca (I)» in ''Anuario del Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo»'', XXII-1 (1988) 282-283. or.</ref>. Animalia hauei deitzeko modu askok forma hori hartzen dute (''abere''- edo ''abre''-), edo bestela ''abel-'' aurrizkia, hitz horretatik eratorria. Aziendaren izendapen orokorrerako gaztelaniatik gertu dauden formak ere jasotzen dira, hala nola ''ganadu'' eta ''animaliak''.
Gure inguru kulturaleko beste hizkuntza batzuetan bezala, ''aberats'' hitzak diru asko duen jendea izendatzen du, hau da, azienda handi baten jabea. Eta hain zuzen ere ''«hacienda»'' hitzetik eratorri da<ref>Manuel AGUD; Antonio TOVAR. «Materiales para un diccionario etimológico de la lengua vasca (IV)» in ''Anuario del Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo»'', XXIII-2 (1989) 516-517. or.</ref> behiak eta ardiak izendatzeko euskarazko beste izen bat, zabalkunde handikoa: ''azienda''. Hortik dator ''azienda larri'' izena animaliarik handienentzat eta ''azienda xehe'' txikiagoentzat<ref>Julio CARO BAROJA. ''Etnografía histórica de Navarra''. I. liburukia. Iruñea: 1971, 270. or.</ref>. Antzeko sailkapena da ''abere nagusi'' eta ''abere txiki'' bereizten dituena, azienda larriari<ref>Azienda nagusi honi mundu tradizionalean zioten begirunea irismen historiko eta semantiko handiko fenomeno linguistikoak eragiten dituela dirudi, Julio Caro Barojak dioenez: «Un rastro muy caracterizado del vascuence de Salazar y del Roncal era el de emplear la palabra ''gende'' = gente, para aludir a distinta clase de animales. Así, ''abregende'' es el ganado caballar en conjunto; ''ilagende'', el ovino; ''bilagende'', el cabrío; ''cherrigende'', el porcino. Es este un empleo parecido al que hacía ya Virgilio al hablar de caballos y empleando la voz latina ''gens'' para expresar la idea de raza en general» («Zaraitzuko eta Erronkariko euskararen bereizgarria da ''gende'' hitza erabiltzea animalia desberdinak aipatzeko. Hala, ‘abregende’ zaldi-azienda da; ‘ilagende’, azienda zuria; ‘bilagende’, ahuntz-azienda; ‘cherrigende’, azienda beltza. Virgiliok ere antzeko zerbait egiten zuen, hau da, zaldiei buruz hitz egitean, latinezko ''gens'' erabiltzen zuen, erraza adierazteko»). Julio CARO BAROJA. ''Etnografía histórica de Navarra''. I. liburukia. Iruñea: 1971, 270. or.</ref> eta xeheari erreferentzia eginez hurrenez hurren.
Horrez gain, kolore baten bidez ere izenda daiteke: ''Abelgorri ''(''abere gorri ''edo ''azienda gorri'') behi-aziendari buruz hitz egitean erabili ohi da. Adibide paraleloak daude gaztelaniaz, hala nola ''vacas royas ''adierazpidea (Ameskoa, San Martin Unx-N). Nahiko zabalduta dago ''abere beltz'' esatea txerri-aziendari erreferentzia egiteko.
127 728
ediciones