127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
<div style="margin-left:0cm;"></div>
Kapitulu honetan, ume baten jaiotzarekin eta jaiotza horren justu aurreko nahiz osteko denbora-tarteekin erlazionatutako sinesmenen berri ematen da, hau da, haurdunalditik bataioaren aurreko garaira edo doi-doi bataioaren ondorengora arteko denbora-tartearekin erlazionatutakoak. Ohiko apeta ezagunez gain, umekiaren sexua asmatzeko aieru ugari zeuden, horretarako baliabide teknikorik ez zen garaian. == Apeten eragina umearengan == Sinesmenen artean, garrantzi handikoak dira haurdunaldiarekin erlazioa dutenak. Zabalkunde handia zuten emakumeak garai horretan izaten dituen apetekin erlazioa zutenak. Tradizionalki, uste zen haurdun zegoen emakumearen desirak eta apetak ez asetzeak eragina izan zezakeela umearengan. Herri batzuetako informatzaileen arabera, umea hilda edo akastun jaiotzen zen; beste batzuen arabera, amaren apetaren gaia izandakoaren antzeko marka bat izaten zuen larruazalean. Marka horiei, aldi berean, apeta deitzen zitzaien herri batzuetan. == Umearen sexuari buruzko aieruak == Jaio aurretik umearen sexua asmatzearen inguruko kezka oso zabalduta egon zen antzina, gaur ere dagoen bezala, horretarako bitarteko teknikorik ez zegoen garaian, erabilitako metodoen ugaritasunak erakusten duenez. === Amaren sabelaren forma === Gatzagan (G), amaren sabela aurrerantz puzten baldin bazen, ''aurreruntz'', uste zen neska bat jaioko zela, eta bi aldeetara irekitzen edo zabaltzen baldin bazen, ''atzeruntz'', mutila izango zela<div classref>Pedro Mª ARANEGUI. ''Gatzaga: una aproximación a la vida de Salinas de Léniz a comienzos del siglo XX''. Donostia: 1986, 44. or.</ref>. ="mw== Seinaleak amaren aurpegian === Haurdun batzuek aurpegian izaten dituzten orbanak ere, kloasma deitutakoak, umearen sexua asmatzeko erabili ziren antzina. Orban ugari zituenean, Pipaónen (A) ''manto'' deitzen zutena zuenean, ziur zeuden mutila jaioko zela. Gatzagan (G), emakumeari aurpegia iluntzen baldin bazitzaion eta aurpegian orbanak agertzen baldin bazitzaizkion, mutila zetorrela uste zen; aurpegiak, aldiz, garbi irauten baldin bazuen, neska<ref>Pedro Mª ARANEGUI. ''Gatzaga: una aproximación a la vida de Salinas de Léniz a comienzos del siglo XX''. Donostia: 1986, 44. or.</ref>. === Ilargiaren eta eguraldiaren eragina kontzepzioan === Umearen etorkizuneko sexua zein izango zen haurdunaldia asko aurreratu baino lehen asmatzeko beste prozedura bat zen kontzepzioa noiz gertatu zen jakitea. Uste zen, antzina, ilgoran haurdun geratutako emakumea mutil batez erditzen zela, eta ilbeheran ernalarazitakoa, aldiz, neska izango zela (Abadiño-B; Zerain-translateG; Lezaun-fuzzyN). == Sexuaren aukeraketa == Etorkizuneko umearen sexua jaio aurretik baldintzatzeko praktiken berri ere jaso da. Aurreko beste atal batean ikusi da, zentzu honetan, kontzepzioaren unea erabakigarria izan zitekeela. Ezkion (G), esaten zen ilargiaren kokapena hartu behar zela aintzat; umea mutila izateko, kontzepzioak ilbeheran izan behar zuen, eta neska izateko, ilberrian. == Haurdunaldiari eta erditzeari buruzko sinesmenak == Atal labur honetan era askotako sinesmenak jasotzen dira, haurdunaldiarekin eta erditzearekin erlazionatutakoak denak. Caparroson (N), emakumeak matazak harilkatzea saihestu behar zuen haurdunaldiak irauten zuen bitartean, jarduera horren ondorioz zilbor-hestea umekiaren lepoan kiribiltzen zelako eta erditzea zailtzen zuelako<ref>EAM, 1901 (ed. 1990) 1, 1, 100. or.</ref>. == Santuen bitartekaritza, erditze on baterako == Erditzearen eguna baino lehenagorako edo erditzerako praktika erlijioso batzuk ere ezagutu dira, erditzeak amaiera ona izatea ziurtatzeko. Horietako asko santuekin erlazionatuta daude, batez ere San Ramón Nonatorekin<ref>''Nonato'' hitzak modu naturalean ez dela jaio adierazten du, umetokitik ateratakoa edota zesarearen bidez jaioa dela. Tradizioak dionez, amaren sabeletik hilik atera zutelako ezarri zioten santu honi ezizena. Erditzeetan, zaindaritzat izaten dute, eta urbedeinkatua eta San Ramonen kandela erabiltzen dira.</ref>; tradizionalki, bederatziurrenak eskaintzen zizkioten eta kandelak pizten, haurduna erditzen zen bitartean, hala santua gurtzen zen ermitetan edo elizetan nola haurdunaren gelan edo etxeko beste gela batean kokatutako santuaren irudi baten aurrean; horrez gain, "San Ramónen ur bedeinkatua" edaten zuten, mezak eskaintzen zizkioten eta haren irudia zuten dominak eramaten zituzten. == Salutadorea == Herriaren sinesmenaren arabera, salutadoreak<ref>Salutadoreek ezaugarri jakin batzuez gozatzen zuten, besteak beste: mihiaren azpian, ahoaren zoruan edo ahosabai bigunean gurutze bat izaten zuten; beren listuak gaixotasunak sendatzeko ahalmena zuen, amorrua batez ere; eta horrez gain, beroa erre gabe jasateko gauza ziren. Suak ere itzali zitzaketen arnasarekin, eta eskuak olio irakinean sartu batere minik hartu gabe. Salutadorearen zeregin nagusia amorrua sendatzea zen: garbitzeko, txakurrak eragindako zauria xurgatzen zuen, eta kauterizatzeko, olio irakina ahoan hartu eta zaurian bertan indarrez bota.</ref>aparteko botereak zituzten izakiak ziren, haien jaiotzako inguruabar partikular batek emanak. Azkuek jasotakoaren arabera, tartean alabarik izan gabeko senar-emazte batzuen zazpigarren semeak gurutze bat izaten zuen mihiaren azpian, eta gaixotasunak sendatzeko ahalmena egozten zitzaion, batez ere amorrua. Halakoei ''salutadorea, saludador'' deitzen zitzaien. == Bataiatu aurreko prebentzioak == Antzina, umeak jaio berritan bataiatzen ziren, sakramentu hori jaso gabe hilko ote ziren beldurrez. Horrela, umearen arima linbora joatea eragotzi nahi izaten zen. Denbora hori luzatu egiten zen umea osasuntsua zela ikusiz gero, baina, hala ere, ez zen astebete baino gehiago pasatzen uzten; umea ahul ikusiz gero, lehenbailehen bataiatzen saiatzen ziren. Erditzearen ondoren jaioberriaren bizitza arriskuan baldin bazegoen, aurrean zegoen batek bataia zezakeen, hilez gero linbora joatea eragozteko. === Jaioberriari musurik ez ematea === Bataiatu aurretik umearen inguruan izaten zen ardura nagusia, informatzaileek gogoan dutenez, hari musurik ez ematekoa zen. === Kutunak === Babesteko baliabiderik gehienak erlijiosoak ziren, baina gogoratzen dira bestelako jatorria dutenak ere, seguru asko antzinakoagoak. Baliabiderik erabiliena kutunak edo amuletoak ziren; poltsa txiki batzuk ziren, barruan askotariko materialak gordetzen zituztenak. Umeen arropatik zintzilik jartzen ziren, eta begizkotik babesteko ahalmena egozten zitzaien. === Ur bedeinkatua === Jaioberriaren bataioaren aurreko praktika erlijiosoen artean, ur bedeinkatuarekin erlazioa duten zenbait jaso dira. === Kutun erlijiosoak === Begizkoaren aurkako babesleen artean, izan zuten zabalkunde handiarengatik, erlijiosoak nabarmendu ziren, zehazki ''ebanjelioak'', hau da, poltsa txiki batzuk, Ebanjelioen zatiak zituen paper puska batekin beteak. Eremu euskalduneko herri askotan, ''ebanjelioak'' izenak ''kutuna'' izena baztertu zuen, hain egon zen zabalduta horien erabilera.'' ''Umeei ezartzen zitzaizkien, lepotik zintzilik, arropari atxikita, sehaskan edo ume-kotxean. === Begizkoa sendatzea === Honaino, umeek begizkoa izatea eragozteko erremedioak jaso dira, baina begizkoa agertzen zenean beste hainbat erremedio erabiltzen ziren umeak bere onera ekartzeko. Jasotako lehenengoak erlijiosoak dira, eta gurtze-leku baterako bisita eskatzen zuten, begizkoak eta sorgintzeak sendatzeko ahalmena egozten zitzaion irudi batekin. {{DISPLAYTITLE: II. JAIOTZAREKIN ERLAZIONATUTAKO SINESMENAK}} {{#bookTitle:Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara|Ritos_del_nacimiento_al_matrimonio_en_vasconia/eu}}</div>