127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
<div style="margin-left:0cm;"></div>
Ingurune urbanoan, heriotza gertatzen denean, elementu batzuk daude hildakoaren tratamendua arintzeko. Ingurune horretan, hileta-zerbitzuetako langileak izan dira eta dira gorpua erakusteko prestatzeaz arduratzen direnak, bai eta familiak ahaideak eta lagunak hartzeko izango duen espazioa (tanatorioa) egokitu eta eskaintzen dutenak ere. Helburua da familia pasatzen ari den estualdia igarotzea, hiltzea modu aseptikoan kontrolatutako errealitate arrazional bihurtuta. Jarduera «normalizatu» horietan ez bezala, heriotza landa ingurunean gertatzen denean portaera tradizionalagoa da eta neurri handi batean industriaurreko gizarte bateko jokabideak errepikatzen dira, inkesta hauen eta bibliografiaren bidez jaso dugunaren arabera. == Heriotza eta begiak ixteko ekintza == Familiako kide baten heriotza ohiko prozeduren bidez egiaztatu ondoren, hau da, begien aurretik kandela bat pasatuta, sudurzuloetan pospolo piztua sartuta, ahoaren aurrean ispilu bat jarrita arnasa hartzen duen ikusteko edo oinak ukituta, eskuarki ezkutuan dauden eta horrelako une larrietan efikazak izaten diren baliabide batzuetara jotzen da. Euskal gizarte tradizionalean, ia mekanikoki egiten dira egin beharrekoak. Gaixo zena dagoeneko gorpu dela egiaztatzen da, eta aurrean daudenetako batek, emakumea eskuarki, haren begiak ixten ditu «beste bati dei egin diezaion eragozteko». == Garbiketa eta meztitzea == Euskal gizartean, auzokideak arduratu dira heriotza bat gertatzen zaion familia artatzeaz. Gaur egun beren burua eskaintzen dute egoera horretan, baina herabeki, «errespetuz eta ez molestatzeko». Norbaiti presentzia eskatzen zaionean, inork ez du ezetz esaten. Eskuarki hila meztitzea emakumeen lana izan da. Lehen, emakume auzokideak gizonen baten edo auzoko beste emakume batzuen laguntza behar izaten zuen askotan gorpua mugitzeko eta egoki atontzeko. Gaur egun esan daiteke familiak osasun eta hileta arloetako profesionalengana jota arduratzen direla hilak meztitzeko lanez, eta auzokideek ez diotela uko egiten laguntzeari hala eskatzen baldin bazaie. === Gorpua garbitzeko moduak. Gorpu-garbitzea === Oro har, gorpuaren garbiketa azalekoa izan da eta hala izaten jarraitzen du; hilzoriaren eraginak nabarmenen izandako gorputz atalak garbitzea da kontua: aurpegia, eskuak eta oinak. Gorpua ez da osorik garbitzen, urez eta xaboiz eskuarki, gaixotasun motaren ondorioz edo beste zerbaitengatik azken orduan gaixoa "zikindu" denean baino, ''libratzen danian'' (Azkaine-L). Eskuarki eskuoihal edo zapi garbiak erabili izan dira garbiketarako. Lan hori zoruan egin ohi zen, izara baten gainean, eta gizonek, bitartean, ohean ohol bat kokatzen zuten, edo ohea desmuntatzen, hil kapera ezartzeko beharrezkoa izanez gero. Hori guztia, hila meztitzea bezala, "bero-beroan" egin behar zen, bestela oso zaila bihurtzen zelako. == Gorpuaren ondoko objektuak == === Sinbolo elizkoiak === Gorpuari apainketa pertsonaleko objektu guztiak kendu eta gero, hil-jantzia arrosarioak osatzen du, bular gainean gurutzatutako eskuak lotuta, eta, batzuetan, gurutze batek ere bai. Nahiko zabaldua egon da emakumeei arrosarioa eta gizonezkoei gurutzea jartzeko ohitura. Oso ohitura zabaldua izan zen hildakoari bera bizi zela kide izan zeneko kongregazioko edo kofradiako eskapularioa edo domina jartzea ere. Ohikoenak izan dira Karmengo eskapularioa, Hirugarren Frantziskotar Ordenakoa, Andra Mariaren kongregazioko kideen domina eta Mariaren Alaben zintak. === Hilen buldak === Baskonia penintsularrean garrantzi erlijioso handia izan zuen beste garai batzuetan «Hilen bulda» zeritzonak; parrokia guztietan eskuratzen zen Gurutzadako Buldarekin batera<ref>Gurutzadako Bulda Aita Santuak emandako pribilegioa zen eta diru-sarreretarako emandako limosna baten bidez eskuratzen zen. Hartzen zuena hainbat grazia eta faboreren onuradun egiten zen. Horietako bat barauaren eta abstinentziaren lege orokorraren barkamena zegoen, bai eta barkamen osoaren aplikazioa ere hilez gero. Azken sumario horri herri hizkeran «hilen bulda» zeritzon.</ref>. Haren bidez, aplikatzen zitzaion hildakoaren arimaren aldeko barkamen osoa ematen zuen elizak. Horretarako, emaileak zortzi egun baino lehen egin behar zituen aitortza eta jaunartzea. Bizkaian eta Gipuzkoan, hilaren familia izaten zen eskuarki bulden inprimakiak (sumarioak) parrokiatik hartu eta hilaren gelako mahai txiki baten gainean ezartzen zituena. Bulda horren bila jotzen zuten pertsonek, hori baldin bazen haien borondatea, bat hartu eta hilkutxaren gainean uzten zuten, erretiluan egokitzen zen dirua utzita, gero elizara sartuko zena. Nafarroan, familiek parrokiako bulegoan eskuratzen zituzten hilen buldak, eta zuzenean ematen zizkioten hilkutxa ixteko ardura zutenei haren barruan kokatzeko. === Objektu profanoak === Aipatutako objektu erlijiosoez gain, hildakoa gaztea edo haur txikia baldin bazen, lorez apaintzen zen eskuan edo gorputzaren inguruan, eta kasu batzuetan koroa gisa buruan. == Belarrak erretzea == Belar usaintsuak erretzeko edo gela belar jakin batzuekin garbitzeko antzinako praktika hilotza hilaren etxean aurkeztearekin lotuta zegoen. Usain txarrik ez izateko azukrea erretzeko joera oso zabalduta zegoen, intsentsua baino merkeagoa zelako. {{DISPLAYTITLE: VII. HILA MEZTITZEA}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}