Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Cuestionario Medicina popular en vasconia/eu

8025 bytes añadidos, 08:44 18 feb 2019
sin resumen de edición
<div style="margin-left:0cm;"></div>
46. Ze gaixotasun dira jendearen artean ezagunenak?
 
47. Ze sintomaren bidez jakiten duzue gaixotasun hori agertuko dela?
 
48. Zer ondorioztatzen da ilearen koloretik?
 
49. Begien koloretik?
 
50. Bekainen formatik?
 
51. Ze fenomeno natural hartzen dira osasun ezaugarri legez?
 
52. Ze izaera bereizten dira?
 
53. Nondik datoz ametsak?
 
54. Zer uste da doministikuari buruz?
 
55. Zer ondorioztatzen da gaueko airetik?
 
56. Ze baliabide erabiltzen dira ganberako airea hobetzeko?
 
57. Ze arropa jotzen dira osasungarritzat eta zein kaltegarritzat?
 
58. Ze gaixotasun hartzen dira osasun seinale legez?
 
59. Zer hartzen da gaixotasun kausa legez?
 
60. Ze elikagai jotzen dira kaltegarritzat?
 
61. Ze elikagaik berotzen dute gorputza eta zeintzuk hartzen dira freskagarritzat?
 
62. Norekin kontsultatzen da gaixotasun kasuan?
 
63. Ze sintomei esker jakin daiteke susperraldia gertatzen ari dela?
 
64. Ze bitarteko erabiltzen dira osasuntsu egoteko?
 
65. Zenbait gaixotasun saihesteko?
 
66. Ze erremedio edo sendagai izaten dituzue normalean etxean?
 
67. Batzuetan odol-ateratzeak egiten dira? Zergatik?
 
68. Bainuak egiten dira? Non? Noiz? Zer tarako?
 
69. Bentosak erabiltzen dira? Nork jartzen ditu? Ze tresna erabiltzen dira?
 
70. Ze garaitan erabili behar dira bentosak eta odol-ateratzeak?
 
71. Purgak erabiltzen dira preserbatibo legez?Ze purga?
 
72. Ze okagarri mota erabiltzen dira? Noiz erabiltzen dira?
 
73. Zure ustez, gaixotasunak sorginkeria edo madarikazioetatik etor daitezke? Zelan gertatzen da hori? Zelan inmunizatu daiteke sorginkerien kontra?
 
74. Zer uste da kutsatzeaz? Zelan deitzen da hori? Ze gaixotasun dira kutsakorrak?
 
75. Zenbait gaixotasun sendatzeko, erreguak eta erromesaldiak egiten dira?
 
76. Zenbait gaixotasun sendatzeko, formulak,keinuak eta bedeinkapenak egiten dira? Zeintzuk?
 
77. Gaixotasunak nahita transmititu dakizkieke pertsona edo animalia eta landareei? Zelan?
 
78. Gaixotasun batzuk objekturen bat lurperatuz desagerrarazi daitezke? Ze objektu? Zelan egiten da hori?
 
79. Gaixotasun batzuk garbiketekin sendatu daitezke? Ze garbiketa?
 
80. Gaixotasun batzuk sendatzeko, objekturen batekin igurtzi eta zerbaiten azpitik pasatu behar da?
 
81. Gaixotasunen bat sendatu daiteke objekturen bat urrun botata edo objektu hori sikatzen edo usteltzen utzita?
 
82. Gaixo dagoen atalaren neurriak hartuta sendatu daitezke gaixotasunak? Zerekin neurtzen da? Zer egiten da gero neurtzeko tresna horrekin?
 
83. Gaixotasunetatik libratzeko edo sendatzeko objektu edo formulak eramaten dira aldean? Non eramaten dira?
 
84. Ze egun dira bereziki egokiak sendatzeko?
 
85. Ze gaixotasunetan aktibatzen da transpirazioa? Zelan?
 
86. Ze gaixotasunen kontra erabiltzen dira igurtziak? Zerekin igurtzitzen da?
 
87. Ze arrazoiri egozten zaie sukarra?
 
88. Ze sukar mota bereizten dituzue?
 
89. Ze erremedio erabiltzen dira sukarraren kontra?
 
90. Ze erremedio aplikatzen dira eztularen eta eztarriko gaitzen kontra?
 
91. Zelan deitzen zaio tosferinari?
 
92. Zelan deitzen da biriketako tisia? Zerk sortzen du? Ze erremedio erabiltzen dira?
 
93. Zelan deitzen da pituitarioko katarroa (''coriza'')? Ze erremedio hartzen dira horren kontra?
 
94. Ze erremedio erabiltzen dira sudurreko hemorragiaren kontra?
 
95. Anemiaren kontra?
 
96. Odolaren zikinkerien kontra?
 
97. Zer dela-eta agertzen da odolaren zikinkeria?
 
98. Zeri egozten zaizkio urdaileko nahasketak?
 
99. Ze erremedio erabiltzen dira horiek sendatzeko?
 
100. Beherakoaren kontra? Zelan deitzen diozue zuek?
 
101. Hotzeriaren kontra? Zelan deitzen diozue zuek?
 
102. Ze sendagai hartzen dira bermifugo legez?
 
103. Zelan uste duzue sortzen direla heste-zizareak?
 
104. Ze gaixotasun egozten zaizkie heste-zizareei?
 
105. Zelan esaten da beste modu batean oka egitea?
 
106. Ze arrazoiri egozten zaizkie gibeleko gaixotasunak?
 
107. Zeri egozten zaio ikterizia? Zelan deitzen da?
 
108. Zeri egozten zaizkio alboko minak?
 
109. Zelan sendatzen dira?
 
110. Burukominen kontra?
 
111. Bertigoaren kontra?
 
112. Nostalgiaren kontra?
 
113. Zelan deitzen zaie alienatuei?
 
114. Zeri egozten zaio erotasuna?
 
115. Zelan deitzen zaio San Vitoren dantzari?Zeri egozten zaio? Ze erremedio aplikatzen zaio?
 
116. Ze erremedio erabiltzen dira mozkorraren kontra?
 
117. Zelan deitzen dira umeen nerbio-espasmoak? Zeri egozten zaizkio? Zer egiten da horien kontra?
 
118. Zelan deitzen da epilepsia? Zeri egozten zaio? Ze erremedio erabiltzen da sendatzeko?
 
119. Zelan deitzen dira peka edo oreztak? Zeri egozten zaizkio? Zer egiten da kentzeko?
 
120. Zeri egozten zaizkio garatxoak? Zelan deitzen dira? Zer egiten da sendatzeko?
 
121. Zelan deitzen dira oinetako babak? Zelan sendatzen dira?
 
122. Zelan deitzen dira ospelak? Zer egiten da horiek sendatzeko?
 
123. Ze erremedio erabiltzen dira hanturak(lepoan, begietan...) sendatzeko?
 
124. Zelan deitzen da zanbroa (''escoriación'')? Ze erremedio erabiltzen dira sendatzeko?
 
125. Azaleko ze gaixotasun ezagutzen dira?Zelan deitzen dira? Zelan sendatzen dira?
 
126. Zeri egozten zaio burusoiltasuna? Zelan saihesten da?
 
127. Ze bitarteko ezagutzen dira ilea berriro hazteko?
 
128. Ze bitarteko ezagutzen dira ilea kiribiltzeko, kizkurtzeko, eta abar?
 
129. Zelan deitzen zaio erpurukoari (''panadizo'')? Zelan sendatzen da?
 
130. Zelan saihesten da oinen gehiegizko transpirazioa? Ala ez da saihestu behar? Zergatik?
 
131. Ze erremedio erabiltzen dira konkorra saihesteko? Ze iritzi duzue konkordunei buruz?
 
131 bis. Zer egiten da erredurak sortutako babak sendatzeko?
 
132. Umeen ze gaixotasun mota ezagutzen dira (elgorria, eskarlatina...)? Zelan deitzen dira? Zelan sendatzen dira?
 
133. Zeri egozten zaio sukar urtikarioa?
 
134. Zelan deitzen zaio erreumatismoari? Zer egiten da sendatzeko?
 
135. Zeri egozten zaio lunbagoa? Zelan deitzen da? Zerekin sendatzen da?
 
136. Ze izen dauka isuri sinobialak? Zelan sendatzen da?
 
137. Zelan deitzen zaio errakitismoari? Zeri egozten zaio? Zelan sendatzen da?
 
138. Ze erremedio erabiltzen dira gangrenaren kontra? Zelan deitzen zaio horri?
 
139. Begietako ze gaixotasun ezagutzen dira?Zelan deitzen zaie? Zelan sendatzen dira?
 
140. Zelan deitzen zaio betxindorrari? Zeri egozten zaio? Zelan sendatzen da?
 
141. Ze prozedura erabiltzen da begian sartu den zerbait ateratzeko?
 
142. Zelan uste duzue sortzen dela estrabismoa? Zelan deitzen da? Zelan sendatzen da?
 
143. Zelan azaltzen da itsutasuna?
 
144. Belarrietako ze gaixotasun ezagutzen dira? Zelan deitzen dira? Zelan egiten zaie aurre?
 
145. Glanduletako ze gaixotasun ezagutzen dira? Zelan deitzen dira? Zelan egiten zaie aurre?
 
146. Zeri egozten zaizkio hazizurriak? Zelan sendatzen dira?
 
147. Ze erremedio erabiltzen dira hausturak sendatzeko?
 
148. Ze erremedio erabiltzen dira haginetako gaitzen kontra?
 
149. Nork ateratzen ditu haginak? Zelan?
 
150. Zelan bideratzen da hortzaldia umeetan?
 
151. Ze bitarteko ezagutzen dira umeek arropak busti ez ditzaten?
 
152. Zeri egozten zaizkio mututasuna, toteltasuna eta gormututasuna?
 
153. Ze erremedio erabiltzen dira zaurietako hemorragiak geratzeko?
 
154. Zelan ateratzen dira haragian sartutako arantzak eta bestelakoak?
 
155. Ze erremedio aplikatzen dira txakurren haginkaden kontra?
 
156. Sugeenen kontra?
 
157. Intsektuen (erleak, liztorrak...) ziztaden kontra?
 
158. Zelan sendatzen dira hezurren hausturak?
 
159. Ze erremedio erabiltzen dira luxazio eta distortsioen kontra?
 
160. Izozteen kontra?
 
161. Zelan ahalegintzen zarete itotakoei bizia ematen?
 
162. Ze bitarteko erabiltzen da norbait hilda dagoen edo ez jakiteko?
 
163. Zer uste da bat-bateko heriotzei buruz?
 
164. Ze antidoto erabiltzen da pozoiduretan?
 
165. Zelan babesten da tximistaren kontra?
 
165 bis. Ze erremedio aplikatzen dira tximistak zauritutakoengan?
 
166. Ze erremedio erabiltzen dira intsolazioen kontra?
 
167. Ze bitarteko ezagutu behar dira gaixotasun larria duen norbait sendatuko den jakiteko?
 
168. Gorpuzkera handia osasunaren ezaugarritzat jotzen da?
 
169. Ze erremedio erabiltzen dira argaltzeko?
 
170. Ze esaera eta atsotitz dago gai horien inguruan?
{{DISPLAYTITLE: Galdetegia}} {{#bookTitle:Herri Medikuntza Euskal Herrian|Medicina_popular_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones