127 728
ediciones
Cambios
Página creada con «Arlo honetan, lanik ospetsuena ''Folk-Medicine ''da, William G. Blackek Londresen 1883an argitaratu eta gaztelerara Antonio Machado y Álvarezek (“Demófilo”) itzulia 1...»
Herri medikuntza ikuspuntu etnografikotik gutxi aztertu den arloa da kultura tradizionalaren barruan. Horrela, esate baterako, ez dago bibliografia askorik jatorrizko datuei buruz, hau da, informatzaileengandik zuzenean hartutako datuei buruz. Medikuntzaren ikuspuntutik, ostera, azterketa gehiago egin izan dira, eta batzuk nahiko onak. Lan horiek medikuntzako profesionalek egindakoak dira gehienbat, lanbidearekin zerikusia duen arloaz zaletuta. Beharbada, denetatik adierazgarriena, Euskal Herriari dagokionez behintzat, Barriola sendagileak joan den mendearen erdialdean egindakoa izango da<ref>Ignacio Mª BARRIOLA. ''La medicina popular en el País Vasco''. Donostia: 1952.</ref>. Urte batzuk geroago, gure laguntzaile Anton Erkoreka doktoreak ikerketa lan bat egin zuen Bermeon, Etniker galdetegian oinarrituta, doktore tzatesi legez aurkeztu zuen lana, hain zuzen ere<ref>Anton ERKOREKA. ''Análisis de la medicina popular vasca''. Bilbao: 1985.</ref>.
:“...la medicina popular entendida en toda su amplitud es un reflejo y una síntesis de la visión del mundo que tiene cada cultura y un ejemplo de la extraordinaria permeabilidad y difusión de sus conocimientos”<ref>Jordi PABLO i GRAU. “La medicina popular de Black un siglo después” in William G. BLACK. ''Medicina popular''. Barcelona: 1982.</ref>.