Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 09:55 20 dic 2017
sin resumen de edición
Liburuki honetan etxea eta familia aztertzen dira aldi berean, hain zuzen ere, familia bat bizi den etxea azaldu nahi izan delako. Horregatik, bada, Jose Miguel Barandiaranek beti gogorarazten zuen ''etxea'' hitzak euskaraz zuen esangura bikoitza, izan ere, etxea nahiz familia esan gura du, eta, euskalduna beti egon da ''etxe'' bati lotuta. Horregatik, familia eta etxea kontzeptuek ''etxekoak'' euskal terminoa biltzen dute, eta etxeko familia, bizilagunak nahiz familia bateko gunerik estuena izendatzeko erabil daiteke.
Kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat da (On Jose Miguelek bere lan etnografikoetan adierazi ohi zuen) etxea ez dela familia eta etxeko animaliak bizi diren eraikina bakarrik, izan ere, etxearen kontzeptua ledanietako erakinetara hedatu behar da, eraikin hurkoetara zein urrutikoetara, laborantza-zelaietara, mendira, baita hilerriko hilobira ere, edota hilo­bi hilobi sinbolikora edo elizatik kanpokora. Etxeko animaliak etxearen parte ziren. Baina ez kortan bizi direnak bakarrik, baita etxearen barruan nahiz kanpoan erlauntzak okupatzen dituzten erleak ere. Jabea edo ugazabandrea hiltzen zene­anzenean, euren heriotzaren berri ematen zuten, eta hildakoaren postua beteko zuen pertsonaren izena ere bai.
Azterlan honetan, etxeari ez zaio ikuspuntu arkitektoniko batetik helduko, nahiz eta alder­di hori eta beste batzuk ere landuko diren. Era berean, ez da XIX. mende amaierako eta XX. mendeko lehenengo hamarkadetako biblio­grafian idealizaturik irudikatu, marraztu, mar­gotu eta kantatu izan den “ohiko” baserriaren deskribapenik egiten.
127 728
ediciones