127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Atlantiar isurialdean hazten diren abere arrazak bertako hezetasun gehiegira egokituta daude, batez ere sasoi hotzean. Hori aintzat hartuta, ardien familiako arrazak aipatu behar dira, beheko larreetan bazkatzen baitira. Larreotan dagoen hezetasun maila altua dela-eta, behien familiakoek ez daukate bertan bazkatzerik.
Isurialde horren beste ezaugarri bat honakoa honakoa da: larre ugari ditu baina ganadua elikatzeko labore gutxi. Larreak desberdin hazten dira urtaroaren arabera eta, hori dela kausa, pilatzeko metodoak garatu izan dira; modu horretan, abereen elikadura bermatzen da larreak hazi barik dauden bitartean.
Ukuiluko abeltzaintza esnetarako erabili izan da azken garaietan, behi-esnetarako, batez ere. Herrigune garrantzitsuak sortzeak eragina izan du horretan. Artaldeen esnea eta ardi-esnez egindako gazta ere azpimarratzeko moduko produktuak dira.