127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Egin diren aldaketak gorabehera, modu tradizionalak erabiltzen dituzten abeltzainak eta artzainak topatzeko aukera ere bada oraindik.
Ikuspegi etnografikoari erreparatuz, azpimarratu azpimarratu beharko litzateke auzune berberean edota etxe berberean bizimodu moeta desberdinak desberdinak aurki daitezkeela. Horrela, bada, etxe berean belaunaldi luzeetan ia aldatu bako abeltzaintza edo artzaintza tradizionala ezagututako ezagututako gizon nagusia egon daiteke, batetik eta, bestetik, aurrerapen guztiak dituen instalazio moderno batean —behi-esnearen produkzioanprodukzioan, esaterako— lan egiten duen gaztea. Tradizioaren Tradizioaren apurketa nabarmena da: abeltzain gazteak arreta handiagoa jarriko die nekazarinekazari-jardueretako teknikari espezializatuen aholkueiaholkuei, aita edo aititaren aholkuei baino, azken horiek belaunaldietan zehar metatutako jakintzak gorde arren. Apurketa horren emaitza kulturala begi-bistan dago: abeltzain aurreratuenekaurreratuenek, jatorria dena delakoa izanda ere, ez daukate desberdintasunik euren artean: abereak antzekoak dira, makineria berdin-berdina berdina da eta prozedurak estandarizatuta daude.
Aldaketa horiek guztiak bizkortu egin dira XX. mendeko azken hamarkadetan. Abeltzainen ikuspegitik, aurrez aurre daukaten arazorik serioena hauxe izango litzateke: garatzen duten jardueraren kontrola galtzea. Dagoeneko jarduera hori ez dago euren esku, ez dago euren lan egiteko gaitasunaren esku, ezpada urrun dauden botere-zentroen erabakien menpean. Aldi berean, mugitzeko aukera askorik eskaintzen ez dien sare komertzial konplexu batean harrapatuta ikusten dute euren burua.