Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

8 bytes eliminados, 10:08 3 ene 2018
sin resumen de edición
Herri medikuntzaren alorra, sarritan, errezetak lortzeko baino ez da landu izan: gaixotasun bakoitzerako erremedio bat ezagutzen da, normalean landareekin lotua, eta landare hori modu berezi batean erabiltzen da. Beharbada, arlo hau lantzeko era hori izan daiteke etnografoek herri medikuntzaren gainean hain interes eskasa erakusteko arrazoietako bat. Gaur egun ere, komunikabideek teknika tradizionalei buruz ardura erakutsi dutenean, “errezeta-grina” horretatik ekin diote, eta horrek zerikusi gutxi dauka herri jakintzarekin. Nolabaiteko atzerapauso horren oinarrian joera berri samar bat nabari da, hau da, gauza naturalen gaineko jakin-nahia; medizinak farmazia batean erosi beharrean, zer dago landareak erabiltzea baino gauza naturalagorik? Eta, are gehiago, norberak basoan hartzen baditu.
Baina herri medikuntzak erremedioetatik haratago doan jakintza gordetzen du bere bai­tanbaitan. Lan hau gure informatzaileen jakintzaren fruitua da oso-osorik, eta bertako zatirik han­dienean handienean informazio nolabait enpirikoa jaso da. Dena dela, batzuetan gure inkestetatik ate­ra atera izan ditugun datuetatik eta, beste batzue­tanbatzuetan, aurreko hamarkadetan argitaratutako bibliografia eskasean jaso dugunetik, osasuna eta gaixotasuna –giza gorputza azken batean– ez ziren berdin ulertzen lehen eta orain.
Etnografian dihardugunok badakigu, nahiz eta sarritan frogatzeko nahiko daturik ez izan, jaso ditugun ohitura eta ezagutza batzuk oso­-oso antzinakoak direna. Barandiaranek ere, joan den mendearen hogeiko hamarkadan, artikulu garrantzitsua argitaratu zuen gai horren gainean<ref>José Miguel de BARANDIARAN. “Paletnografía vasca” in ''Eus­kalerriaren Alde'', X (1920) 182-190, 224-252, eta 253-470 or.</ref>.
127 728
ediciones