127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Liburu honetara ekarritako informazioa ahoz aho zabaldu da. Kontu handiz jokatu dugu, gure informatzaileek esandako erremedioak ez daitezen izan liburuetan ikasitakoak edo komunikabideetan entzundakoak; dena dela, saihestezina da batzuetan bat etortzea informazio batzuk.
Erremedio horiek, kasu batzuetan belaunaldiz belaunaldiz belaunaldi erabili izan diren arren, ez dute zertan eraginkorrak izan ikuspegi medikotik. Baliteke kaltegarriak ere izatea gaur egun ditugun ditugun ezagutza eta higiene ohituren arabera.
Era berean, ez dugu nahi lan hau sendabelarren errezeta bilduma izatea. Gaur egun, merkatuan argitalpen asko daude horretarako; argitalpen horietan belarrak dagokien irudi edo argazki eta guzti daude jasota, eta zein gaixotasunetarako diren eta nola aplikatzen diren azaltzen da. Lan honen egitura eta asmoak ez doaz halako argitalpenen edukien bidetik.