Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 09:57 20 dic 2017
sin resumen de edición
Tradiziozko landa-etxea paisaia jakin batean dago kokaturik, eta zeregin zehatza dauka. Euskal Herrian, beste gai batzuetan bezala, kasu honetan ere –Etnografia Atlaseko aurreko liburukietan esana dugu– bi eremu ezberdin daude: atlantikoa, non biztanleria sakabanaturik bizi den, eta mediterraneoa, non biztanleria bildurik bizi baita.
Dena dela, eremuen ezberdinketa hori –erromatarrek aipatzen zituzten ''saltus eta ager''– ez da azaleko begirada batekin hauteman liteke­en litekeen bezain sakona. Hori dela eta, zehaztea komeni da. Atlantiar isurialdean etxe asko, isolatuta barik, auzuneetan bildurik daude, sarritan batzuk besteetatik urrun kokatu arren.
Atlantiar isurialdeak, non etxeen sakabanatzea ohikoagoa eta berezkoagoa den, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroako mendialdea eta Euskal Herri kontinentala hartzen ditu bere baitan. Mediterraneoak, aitzitik, Nafarroako Erribera eta Arabako Errioxa. Bataren eta bestearen artean, Arabako lurralde gehiena eta Pirinio azpiko eta erdialdeko Nafarroa hartzen duen tarteko eremua dago.
127 728
ediciones