127 728
ediciones
Cambios
Página creada con «Ganadua gobernatzeko modua, larreen aprobetxamendurako erregimena eta abeltzaintza moeta klimak eta lurraren izaerak baldintzatzen ditu. Orain dela bi mila urte, Plinio...»
Antzinako abeltzaintza moeta, azienda ukuiluan sartzen hasi baino lehenagokoa, honelakoa zen: mendian hazten ziren behiak eta behorrak, ezelako loturarik gabe, eta okela eta kumeak ziren etekin bakarrak. Bizimodu erdibasatia zuten animaliok euren etxeko marka zeukaten larruan grabatuta. Hala ere, ezin zaie abere izena eman. Animaliok mendian harrapatzeko erabiltzen ziren modu batzuk eta eraikitze-ehizan erabiltzen direnak antzekoak dira; segada eta doba-txakurrak erabiltzen ziren.
[[File:3.3_Atlas_honen_lurraldea_erromatarren_garaian_Santiago_Seguraren_arabera.png|frame|Atlas honen lurraldea erromatarren garaian, Santiago Seguraren arabera.]]