127 728
ediciones
Cambios
Página creada con «Askotan, gaixotasun baten azalpena zuzena ez izateak ez du esan nahi erabilitako erremedioak ez dakarrenik inolako onurarik; herri medikuntzak duen beste bereizgarrietari...»
Halaber, gaur egun herriak erabiltzen dituen erremedioetariko batzuk edo informanteek gogoratzen dituzten batzuk, lehenago, medikuntza ofizialak erabiltzen zituen. Zientziaren aurrerapenak baztertu egin ditu apurka-apurka erremedio horiek, medikuntza akademikoak erabat ahaztu arte. Hala ere, jendeak ikasi egiten zituen eta, medikuntzaren bilakaera beste bide batetik zihoan bitartean, herritar askok gaur arte erabili izan dituzte. Herri medikuntzari buruzko lan honetan ez da erremedio eta ohitura horien jatorria aztertu, medikuntzaren historiari gehiago dagokiolakoan.
[[File:5.3_Erreurs_populaires_sur_la_Medecine_1783.png|frame|Erreurs populaires sur la Médecine (1783). Fuente: Thillaud, Pierre L. ''Les maladies et la médecine en Pays Basque Nord a la fin de l’ancien régime'' (1690-1789). Genève: Librairie Droz, 1983]]