127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
[[File:5.2_Eskualduna_miriku_Pierre_Larzabalen_artikulua_Gure_Herria_1934.png|frame|“Eskualduna miriku”, Pierre Larzabalen artikulua. Gure Herria, 1934. Fuente: ''Gure Herria''. Bayonne: Association Gure Herria, 1934.]]
Herri medikuntzak beste ezaugarri bat ere badauka, sintomak osatzen ditu, ez gaixotasunakgaixotasunak. Herriak erabiltzen dituen erremedioek ez diote gaixotasunen etiologiari erreparatzen, besteak beste, oso zaila edo, kasu batzuetanbatzuetan, ezinezkoa delako gaitz baten jatorria zehaztea. Herri medikuntzak gaixotasunaren ondorioei, hau da, sintomei egiten die aurre. Horren adibide asko daude jasota lan honetako honetako kapituluetan zehar.
Halaber, gaur egun herriak erabiltzen dituen erremedioetariko batzuk edo informanteek gogoratzen dituzten batzuk, lehenago, medikuntza ofizialak erabiltzen zituen. Zientziaren aurrerapenak baztertu egin ditu apurka-apurka erremedio horiek, medikuntza akademikoak erabat ahaztu arte. Hala ere, jendeak ikasi egiten zituen eta, medikuntzaren bilakaera beste bide batetik zihoan bitartean, herritar askok gaur arte erabili izan dituzte. Herri medikuntzari buruzko lan honetan ez da erremedio eta ohitura horien jatorria aztertu, medikuntzaren historiari gehiago dagokiolakoan.