Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 10:11 3 ene 2018
sin resumen de edición
Herri medikuntzak beste ezaugarri bat ere badauka, sintomak osatzen ditu, ez gaixotasunak. Herriak erabiltzen dituen erremedioek ez diote gaixotasunen etiologiari erreparatzen, besteak beste, oso zaila edo, kasu batzuetan, ezinezkoa delako gaitz baten jatorria zehaztea. Herri medikuntzak gaixotasunaren ondorioei, hau da, sintomei egiten die aurre. Horren adibide asko daude jasota lan honetako kapituluetan zehar.
Halaber, gaur egun herriak erabiltzen dituen erremedioetariko batzuk edo informanteek gogoratzen dituzten batzuk, lehenago, medi­kuntza medikuntza ofizialak erabiltzen zituen. Zientziaren aurrerapenak baztertu egin ditu apurka-apurka erremedio horiek, medikuntza akademikoak erabat ahaztu arte. Hala ere, jendeak ikasi egi­ten egiten zituen eta, medikuntzaren bilakaera beste bide batetik zihoan bitartean, herritar askok gaur arte erabili izan dituzte. Herri medikuntzari buruzko lan honetan ez da erremedio eta ohitura horien jatorria aztertu, medikuntzaren historiari gehiago dagokiolakoan.
Askotan, gaixotasun baten azalpena zuzena ez izateak ez du esan nahi erabilitako erreme­dioak ez dakarrenik inolako onurarik; herri medikuntzak duen beste bereizgarrietariko bat da hori. Goian aipatutako belarriko minaren adibidean, argi dago mina ez duela zizare batek eragiten, baina zizare horri egarria ase tzeko botatzen den esne edo olioak, azken batean, bigundu egin lezake mingorra eragiten duen ezkor-tapoia, izan ere, bigunduta errazago ate­ratzen da eta, bide batez, arazoa konpondu.
127 728
ediciones