Cambios

Saltar a: navegación, buscar

APARECIDOS Y ANIMAS ERRANTES. ARIMA HERRATUAK/eu

5 bytes eliminados, 11:25 12 nov 2019
sin resumen de edición
<div style="margin-left:0cm;"></div>
Heriotzari eta mamuei buruzko herri kontakizunetan agertzen den gairik errepikatu eta unibertsalenetako bat mamuena da, bizitza honetan, gorputz berarekin edo beste itxura batekin, presente egiten diren eta beren oinazearen berri ematen duten hildakoen arimena<ref>Euskal Herrian bildutako mamuei buruzko kontakizunetan jasotako motiboen unibertsaltasuna agerian uzten du gure kontakizunetako elementu asko motibo folklorikoen errepertorioetan jasotakoekin bat etortzeak. Testuan, lan hau erabiliko dugu: Stith THOMPSON. ''Motif-lndex of Folk­Literature. ''. Bloomington & London: 1966, 2. arg.</ref>.
Euskal Herrian aspaldidanik jasotzen dira mamuei buruzko erreferentziak. Jose Miguel Barandiaranen ustez, hildakoekiko sinesmena mantendu da munduaren kontzepzio animista bat onartu den neurrian. Astroen, lurraren, meteoroen eta beste fenomeno natural batzuen jeinua azaltzen duten kontakizun etiologikoak alde batera utzita, herri-jaiduren eta sinesmen garaikideen berri ere ematen da bide horretatik, Ama Birjinaren irudi batzuk elkarren ahizpatzat jotzen dituztenenak, adibidez. Hilarrien inguruan eraikitako antzinako sinesmenak hildakoekin lotura duten kondairetan oinarrituta azaltzen dira sarritan<ref>José Miguel de BARANDIARAN. ''Estelas funerarias del País Vasco. ''. Donostia: 1970, 63. or.</ref>. Barandiaranek dio, halaber, mamuen ezaugarri batzuek (itzal edo espektro itxura eta abar) antzinako Erroman arimei buruz zuten kontzepzioaren eragina izateko itxura daukatela.
Munduaren kontzepzio animistek gaur egungo deskribapen etnografikoetan duten iraupen hori iraganean, zalantzarik gabe, aberatsagoa eta koloretsuagoa izandako oihal baten txatala baino ez da. Horregatik, eta belaunaldi berriek hilobiaz haraindiko bisitari horiekiko sinesmena galtzen duten neurrian, sarritan zaila izango da mamuei buruzko kontakizunen eta beste deskribapen kondairazko edo mitologiko batzuen arteko muga bereiztea.
Herri kontakizunen bilketetan eta gaur egun (80ko hamarkada) egindako inkestetan, gertakari horiek jeinu gaiztoen (''parte txarrekoak'', ''gaiztokoak'', ''beste mundukoak''...) ekintzekin nahasten dira kasu askotan, eta mamuen ezaugarri eta jarduera asko beste izaki mitologiko batzuen ezaugarri eta jardueren oso antzekoak dira (jentilak, lamiak eta abar). Haien ekintzen denbora ere gaua da kasurik gehienetan. Behin baino gehiagotan agertzen da arimen ezpainetan gaueko numen horien esaldi tipikoa: «''gauba gaubezkoentzat eta eguna egunezkoentzat''».
Horren ondorio da, neurri batean, agerpen horiei buruz herri kontakizunetan askotariko iritziak izatea. Mailaketa horren mutur batean mamu bat agertu eta hildakoarekin aparteko ezer gertatu ez balitz bezala hitz egitea normaltasun osoz onartzen duen lekukoa dago; beste mutur batean, mamuaren gaiztotasunak eta perbertsioak beldur larria eta are lekukoaren heriotza ekartzen dutela dioten hipotesiak.
Bitxia bada ere, mamuen kontakizunak, haiekiko lotura espirituala galtzen den heinean, umorezko pasarte gisa aurkezten hasten dira, eta behin baino gehiagotan txantxarako motibo izango dira, batez ere haur eta gazteentzat.
 
{{DISPLAYTITLE: XXIV. MAMUAK ETA ARIMA HERRATUAK}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones