Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Sinesmen zabaldua izan da egunak irauten zuen denboran beti izaten dela madarikazioak eraginkortasuna zeukan une bat (Liginaga-Z, Oiartzun-G). Herri batzuetan esaten zuten une hori eguerdia zela. Azkuek zehazten du eguerdiko hamabietan botatako madarikazioa eraginkorra izaten dela, baina, horretarako, beharrezkoa dela madarikatzaileak ez jakitea zer ordu den (Lekeitio-B, Oiartzun-G)<ref>Resurrección Mª de AZKUE. ''Euskalerriaren Yakintza. ''I. liburukia. Madril: 1935-1947, 127. or.</ref>.
Madarikazioa biraoen, imintzioen edo sinboloen bidez gauzatu daiteke<ref>José Miguel de BARANDIARAN. ''Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Obras Completas.'' I. liburukia. Bilbo: 1972.</ref>. Lekeition (B), emakume madarikatzaileek, beren madarikazioak indartzeko, Kalbario mendiari begira botatzen zituzten, zeinaren izen tradizionala Lumentxa den, eta belaun biluzien gainean<ref>Resurrección Mª de AZKUE. ''Euskalerriaren Yakintza. ''I. liburukia. Madril: 1935-1947, 127-128. or.</ref>. Eraginkorragoa izan zedin, batzuk belauniko jartzen ziren, lurrean gurutze bat marraztuz eta hari musu emanez<ref>''sakre'' hitza in José Miguel de BARANDIARAN. ''Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Obras Completas.'' I. liburukia. Bilbo: 1972.</ref>.
Madarikazioa beste pertsona batekin etsaituta zegoen pertsona batek esan zezakeen; baina giro herrikoietan, gure inkestetan jasotzen denez, beldur handiena sortzen zuten madarikazioak ijitoengandik eta eskaleengandik zetozenak ziren.
127 728
ediciones