Cambios

Saltar a: navegación, buscar
m
Texto reemplazado: «Labayru Fundazioa: fondo» por «Labayru Fundazioa: Fondo»

<languages></languages>
=== Lanaren edukia ===
Eskulana ere izango da hizpide, baita zeinen garrantzitsua zen familiako kide guztiek nekazari tzako lanetan parte hartzea, haien adina edo sexua edozein zela ere; garrantzitsua zen, halaber, auzokoei laguntzea eta, isurialde mediterraneoan, jornaleko langileak kontratatzea, batez ere, uztak biltzeko orduan, lur handiak zirelako eta azkar bildu beharra zegoelako. Era berean, animalien indarraren garrantzia ere izango dugu aztergai, garai hartan makinak gaur egun ezagutzen ditugun moduan agertu ez zirela kontuan hartuta.
[[File:8.1_Faneuse_1896._Oleo_de_Emile_Claus.png|center|600px500px|Faneuse, 1896. Óleo de Émile Claus. Fuente: ''Émile Claus'' (1849-1924)''. Paris: Bibliothèque de l Image, 2013, p. 46.]]
Beste kapitulu batean, animalia bidezko garraioa ere jorratuko da, baina, batez ere, ezin garran tzitsuagoa izandako idi-gurdia, baita uztarria eta idi-parea uztartzeko beharrezkoak ziren osagarri guztiak ere. Multzo honetako azken kapituluan, nekazaritzaren mekanizazioa eta makina modernoek nekazaritzan sorrarazi dituzten aldaketak izango dira hizpide.
Informazio-emaileen adina zein den eta informazioaren zati bat orain dela zenbait hamarkada bildu zela kontuan hartuta, XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera doan nekazaritza islatuko dugu batik bat.

[[File:8.3_Laietan_Zeanurin_(B)_1920.png|center|600px|Laietan Zeanurin (B), 1920. Fuente: Archivo Fotográfico Labayru Fundazioa: fondo Fondo Felipe Manterola.]]

Nekazaritza hori familiarra zen, etxeko kide guztiak inplikatzen zituen, haien adina edo sexua edozein zela ere, eta autohornikuntza zeukan ezaugarri bereizgarri, edo, gutxienez, horixe zen bere joera, ahal zuen bitartean.
[[File:8.5_Recolte_des_betteraves_fin_du_XIXe_siecle._Huile_d’Emile_Claus.png|center|600px|Récolte des betteraves, fin du XIXe siècle. Huile d’Émile Claus. Fuente: ''Émile Claus'' (1849-1924). Paris: Bibliothèque de l Image, 2013, p. 35.]]

[[File:8.7_Desherbage_late_19th_century._Oil_painting_by_Emile_Claus.png|center|600px|Désherbage, late 19th century. Oil painting by Émile Claus. Fuente: ''Émile Claus'' (1849-1924). Paris: Bibliothèque de l Image, 2013, p. 43.]]

Lurrarekin ezarritako lotura sakonaren ondorioz sortzen zen jakitate hori. Izan ere, autohornikuntzan oinarritutako ekonomian, lurra errespetatu behar zen ezinbestean, biziraupena bera haren menpean zegoen-eta. Hain zuzen ere, gaur egun laborantza-lurrak higatu egiten direnez, bertan, hondakin kimikoak pilatzen direla kontuan hartuta, urteen joan-etorrian behinolako nekazaritza-lurrek apurka-apurka egiten zuten hobera lantzen ziren neurrian, eta belaunaldiz belaunaldi ereindakoa zen preziatuena.
Ustiategi asko, baina, batez ere, lurrak alokatzeagatik errenta gehiago ordaindu behar dutenak, defizitarioak izango lirateke NPEko laguntzarik jasoko ez balute. Beraz, lehen ezezaguna zen mendetasuna sortu da. Hala ere, badago ordainik, nekazariek kontrol zorrotza jasaten dutelako administrazioko arauei men egitean, zigorra jasotzeko mehatxupean. Alde handia dago nekazariek aurreko hamarkadetan zeukaten nolabaiteko askatasunaren eta gaur egun laborantzen inguruan dagoen kontrolaren artean, ia euren jarduera osoa dagoelako araupean.

[[File:8.6_Arracheuse_de_betteraves._Argandoña_(A)_2003.png|center|600px|Arracheuse de betteraves. Argandoña (A), 2003. Fuente: Juan José Galdos, Grupos Etniker Euskalerria.]]

Adibidez, gaur egun, nekazari guztiek azalera landagarriaren zati bat lugorri utzi behar dute derrigorrean, edo lurrari nitrogenoa ematen dioten laborantza proteikoak sartu behar dituzte; lekadunak, esaterako. Horretarako, nekazaritza eta ingurumen arloko laguntza ekonomiko zehatza jasotzen dute, laborantza guztietarako orokorraz gain. 15 hektareatik gorako ustiategi guztiek gu txienez euren azalera osoaren % 5 erabili behar dute interes ekologikoko azaleretarako: lugorria, nitrogenoa finkatzeko laborantzak, oihaneztatutako azalerak edota nekazaritzako basogintza. Horrez gain, laborantzak dibertsifikatzeko asmoz, NPEn xedatutakoaren arabera, 30 hektareatik beherako ustiategiek bi laborantza desberdin egin behar dituzte gutxienez, eta laborantza nagusiaren tamaina azalera osoaren % 75 baino txikiagoa izan behar da. 30 hektareatik gorako ustiategiek, ordea, hiru laborantza desberdin erein behar dituzte, eta bi nagusien tamaina azalera osoaren % 95 baino txikiagoa izan behar da; eta handienarena, % 75 baino txikiagoa.
Aldi berean, administrazioak erdiesten ari diren konplexutasun-mailaren erakusgarri ere badira aldarrikatzen dituzten lege zorrotzak eta nekazariek ulertu beharreko hizkera korapilotsua. Hurrengo paragrafoa, esaterako, horren adibide aparta da. Bertan, hain zuzen ere, NPEko azken eraldaketan “baterakuntza” izen teknikopeko prozesua nola garatuko den azaltzen da, eta hamarkada honetako bigarren zatian eragina edukiko duela hartu beharra dago kontuan:

[[File:8.2_Cosechadora_automotriz_de_cereal._Argandoña_(A)_2003.png|center|600px|Cosechadora automotriz de cereal. Argandoña (A), 2003. Fuente: Juan José Galdos, Grupos Etniker Euskalerria.]]

[[File:8.8_Application_of_herbicides_in_lettuce._Argandoña_(A)_2003.png|center|600px|Application of herbicides in lettuce. Argandoña (A), 2003. Fuente: Juan José Galdos, Grupos Etniker Euskalerria.]]

“Horrez gainera, kontuan izan behar duzu konbergentziari erreparatu zaiola jakinarazten zaizkizun eskubideen behin-behineko balioa zehazteko, hau da, hasierako unitate-balioak kalkulatzeko, eskualdeko batez besteko balioetara gerturatu dira haiek, modu progesiboan eta 5 etapa berdin-berdinean, 2015etik 2019ra. Zure eskubideen balioa zure eskualdeko batez besteko balioaren % 90etik beherakoa baldin bada, eskubide horien balioak igoera progresibo bat izango du, harik eta, 2019. urtean, zure batez bestekoaren eta eskualdeko batez bestekoaren % 90aren arteko diferentziaren hereneko igoera iritsi arte. Aitzitik, zure eskubideen balioa eskualdeko batez bestekoa baino handiagoa baldin bada, honako hau egingo da konbergentzia finantzatzeko: murriztu egingo da 2019an batez bestekotik gorako balioa duten ordainketarako eskubideak, baina murrizte hori haien balio nominalaren % 30ekoa izango da gehienez ere. Baldin eta, konbergentzia gorantz kalkulatu ondoren, ordainketarako dituzun eskubideak zure eskualdearen batez bestekoaren % 60tik beherako balioa baldin badute 2019an, batez bestekoaren % 60a iritsiko dute 2019an, salbu eta hori egiteak % 30etik gorako galerak badakarzkie ordaintzaileei. Azken egoera hori ematen baldin bada, % 60ra gerturatuko da balioa, baina balio horretara iritsi gabe. Azkenik, zure eskubideen balioa % 90aren eta eskualdeko batez bestekoaren artekoa baldin bada, ez dira konbergentziaren eraginpean izango<ref>2015ean Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizleei bidalitako jakinarazpenetik atera den paragrafoa.</ref>.
Halaber, nabarmendu behar da nekazaritzan dihardutenen kopuruak behera egin duen neurrian, era guztietako nekazaritza-elkarteak sortu direla eta administrazioek jarduera horrekin lotuta dituzten organigramak gero eta konplexuagoak direla.

[[File:8.4_Zizel-goldearekin_goldaketan._Argandoña_(A)_2003.png|center|600px|Zizel-goldearekin goldaketan. Argandoña (A), 2003. Fuente: Juan José Galdos, Grupos Etniker Euskalerria.]]

Landa-ingurunean, elikaduraren arloko buruaskitasuna gero eta txikiagoa denez, nekazaritzako ekoizleen etxeetan ere nekazaritzako elikagaigintzak ekoitzitako eta merkatuan erositako gero eta elikagai gehiago daude. Tokiko ekoizpenak hiriguneetako elikaduran daukan zeresana testigan tzazkoa da ia. Horrez gain, gero eta urrunago gaude jaten ditugun elikagaien sorlekutik. Egoera horri aurre egiteko asmoz, kontsumitzaileak kontzientziatzeko eta tokiko produktuen garrantzia nabarmentzeko kanpainak egiten dira, eta nekazarien zenbait erakundek “elikaduraren burujabetza” eta antzeko kontzeptuak ere defendatzen dituzte.
Azken batean, gaur egun, aldaketa sakonak dira nagusi. Hemen azaldutako eta, neurri batean, adin handiagoko informazio-emaileen oroimenean bakarrik gordetako nekazaritza tradizionalak ez du luzaroan iraungo. Nekazaritza profesionalizatuak dirau bizirik, gero eta intentsiboagoa eta industrializatuagoa da, eta laborantza-soroetatik urrun gertatutako gorabehera politiko zein ekonomikoen eraginpean dago. Hala ere, dena galduta ez dagoela uste duten mugimenduen arabera, ez dirudi gure historiarekin eta lurraldearekin hain lotuta dagoen jarduera hau, bizimodu hau, behin betiko desagertuko denik. Liburuki honen bidez, ageriagerian utzi nahi dugu gure landa-inguruneko bizilagunek eta haien arbasoek ezagutu eta garatutako nekazaritzaren eskala gizatiarragoa izan zela eta ikuspegi holistikoagoa eduki zuela. Bertan, hain zuzen ere, etekina ez ezik, azken batean jaten ematen digun bizia lantzeko prozesuan oinarritutako jardueran inplikatuta dauden izaki bizidunen eta faktore fisikoen sare konplexua ere hartzen zen kontuan.
{{DISPLAYTITLE: Nekazaritzari buruz oro har kontuan hartu beharrekoak}}{{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian | Agricultura_en_vasconia/eu}}

127 728
ediciones