Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Hurrengo kapitulu-multzoaren hasieran, nekazaritzako altzari tradizionalen errepaso zabala egingo dugu, jarduera hori garatzeko beharrezkoak ziren lanabes eta erreminta ugariak kontuan hartuta. Berriro ere, bizi-ezaugarri autarkikoak nabarmenduko dira, gehienetan tresna horiek etxean edo tokian-tokian egiten zituztela egiaztatzean. Era berean, antzinako neurri-sistemaren berri ere emango dugu, neurri batzuek gaur egun ere bere horretan dirautela kontuan hartuta.
Eskulana ere izango da hizpide, baita zeinen garrantzitsua zen familiako kide guztiek nekazari tzako lanetan parte hartzea, haien adina edo sexua edozein zela ere; garrantzitsua zen, halaber, auzokoei laguntzea eta, isurialde mediterraneoan, jornaleko langileak kontrata - tzeakontratatzea, batez ere, uztak biltzeko orduan, lur handiak zirelako eta azkar bildu beharra zegoelako. Era berean, animalien indarraren garrantzia ere izango dugu aztergai, garai hartan makinak gaur egun ezagutzen ditugun moduan agertu ez zirela kontuan hartuta.
[[File:8.1_Faneuse_1896._Oleo_de_Emile_Claus.png|frame|Faneuse, 1896. Óleo de Émile Claus. Fuente: ''Émile Claus'' (1849-1924). Paris: Bibliothèque de l Image, 2013, p. 46.]]
127 728
ediciones