Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Laborantzari berari dagokionez, era guztietako gaiak izango dira hizpide: laborantzako epealdiak, ilargiak omen duen eragina, laborantzen banaketa era guztietako soroetan, laborantzen txandaketa, nekazaritzako egutegia eta hazien nahiz hazitegien hautaketa, kontserbazioa zein prestaketa. Era berean, beste gai batzuk ere izango dira aztergai: lurra lehen aldiz nola luberritzen den, landatutako lurrak nola prestatzen diren, ongarri organikoaren erabilera tradizionala nolakoa den, karezko medeagarriak nola erabiltzen diren eta ongarri kimikoak nola sartu diren.
Beste kapitulu batean, aztertutako lurraldean agertzen diren era guztietako laborantzak izango dira hizpide, baita funtsean zereal, lekale eta ortuarietan banatutako landare-espezieen ereintza edo landaketa ere. Gizakiei eta ganaduari jaten emateko erabilitako laboran - tzak laborantzak bereiziko dira, gizarte tradizionalean ezer botatzen ez zutela kontuan hartuta, giza kontsumorako soberako janaria eta elikagaiak prestatzean sortutako hondakinak etxeko ganaduari jaten emateko ere erabiltzen zirelako. Horrez gain, laborantza industrialak ere nabarmenduko dira, eta kasu paradigmatikoena azukreerremolatxarena da. Halaber, egiaztatu ahal izango dugu hori guztia nola zaintzen zuten, behar bezala hazten zela bermatzeko. Geroagoko kapitulu batean, bilketa nola egiten zuten eta kontserbatzeko metodo tradizionalak zein ziren ere jorratuko dugu. Hemen, hain zuzen ere, zerealak segatzeko eta garaua jotzeko eta haizatzeko zereginak ere azpimarratuko dira.
Beste kapitulu batean, gai hauek izango dira aztergai: belarra, hau da, isurialde atlantikoan eta isurialde mediterraneoranzko iragaitza-gunean berezkoagoa den ekoizpena; larreen sorrera zein kontserbazioa; eta belarraren ustiapena, artzaintzaren, berdean segatzeko prozesuaren eta lehorketaren bitartez. Halaber, makinak apurka-apurka sartzean gertatutako aldaketen berri ere emango dugu.
127 728
ediciones