Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Azken batean, gaur egun, aldaketa sakonak dira nagusi. Hemen azaldutako eta, neurri batean, adin handiagoko informazio-emaileen oroimenean bakarrik gordetako nekazaritza tradizionalak ez du luzaroan iraungo. Nekazaritza profesionalizatuak dirau bizirik, gero eta intentsiboagoa eta industrializatuagoa da, eta laborantza-soroetatik urrun gertatutako gorabehera politiko zein ekonomikoen eraginpean dago. Hala ere, dena galduta ez dagoela uste duten mugimenduen arabera, ez dirudi gure historiarekin eta lurraldearekin hain lotuta dagoen jarduera hau, bizimodu hau, behin betiko desagertuko denik. Liburuki honen bidez, ageriagerian utzi nahi dugu gure landa-inguruneko bizilagunek eta haien arbasoek ezagutu eta garatutako nekazaritzaren eskala gizatiarragoa izan zela eta ikuspegi holistikoagoa eduki zuela. Bertan, hain zuzen ere, etekina ez ezik, azken batean jaten ematen digun bizia lantzeko prozesuan oinarritutako jardueran inplikatuta dauden izaki bizidunen eta faktore fisikoen sare konplexua ere hartzen zen kontuan.
{{DISPLAYTITLE: Nekazaritzari buruz oro har kontuan hartu beharrekoak}}{{#bookTitle:Agricultura en Vasconia Nekazaritza Euskal Herrian | Agricultura_en_vasconia}}
 
127 728
ediciones