Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Cuestionario Casa y familia en vasconia/eu

369 bytes eliminados, 16:24 2 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu | fr }}
Landa-ikerketarako erabilitako galdera-sorta Jose Migel Barandiaranek argitaratutako ''Guía para una encuesta etnográfica ''lanetik hartu da. Bertan, etxeari buruzko galderak izen bereko atalean agertzen dira, ''Etxekoak ''izeneko I. kapituluan sartuta (11-36. galderak). Altzariei buruzko galderak, berriz, ''Etxekoen erabilerak ''izeneko II. kapituluko “Altzariak” atalean daude (1-14. galderak). Familiari eta senar-emazteen harremanei buruzko galderak ''Etxekoak ''izeneko I. kapituluko “Familia” eta “Senar-emazteen arteko harremanak” ataletan daude (hurrenez hurren, 105-121. galderak eta 122-133. galderak).

12. Soinekoen eta etxeko mihiseriaren inbentarioa. Jantzitegia babestu eta kontserbatzeko neurriak.

13. Etxearen garbiketa. Arropa eta ontzien garbiketa. Noiz eta nola egiten dira?

14. Batez ere, etxea zaindu eta babesteko erabiltzen diren abereak.
106. Ahaidetasun mailak eta berauen izenak.Ahaideek gordetzen duten ordena zeremonia jakinetan, hala nola, ezteietan, segizioetan, bataioetan haurra jasotzean. Doluaren iraupena eta dolu-ezaugarriak, ahaidetasun mailen arabera.

107. Familiaren izena edo deitura: sorrera eta ondorengoei ematea. Bataio-izenik ohikoenak. Normalean, nola izendatzen dira pertsonak? Bataio-izena eta ondoren etxekoa esanez? Izengoitiz? Emakume ezkonduak gordetzen al du bere jatorrizko deitura?

108. Gurasoen eta seme-alaben artean, osaba-izeben eta iloben artean, anai-arreben artean eta senar-emazteen artean erabiltzen diren izenak eta formulak. Familiakoen artean, ahaideen artean, lagunen artean, haur txikiekin, agureekin, “arima herratuekin” eta espiritu edo jeinu mitikoekin erabiltzen den ohiko hizkera (“hika”, “zuka” edo “berorika”).
114. Ahaide izatearen ondorioak. Ahaideen arteko eskubideak eta betebeharrak, pertsonei eta ondasunei dagokienez. Hildakoen aldeko otoitzak. Laguntzari eta mantenuari buruzko betebeharrak. Ahaideen arteko abegikortasuna. Adin txikikoen tutoretza. Ahaideen esku-hartzea ondasunen administrazio eta antolamenduan. Eskubide eta betebehar hauen garrantzia ahaide-maila ezberdinetan. Ahaideen zorren ordainketa. Ahaideen aldeko lekukotasunaren balioa. Agure zaharren eta gaixoen egoera.

115. Ahaide aberatsek ahaide pobreekiko dituzten betebeharrak. Etxetik eta herritik urrun joandako ahaideekiko betebeharrak.

116. Ahaideekin loturiko familiaren ondarea edo ondasunak. Ahaideen eskubidea beraien baimenik gabe oinarrizko ondasunak familiatik irten ez daitezen. Familiak jabetzan dituen edo erabili ohi dituen ondasunak: lurrak, larreak, animaliak, lanabesak eta abar. Familiak duen ondarearen balioa. Aitak sal al ditzake familiaren ondasunak, emaztearen baimenik gabe? Senar-emazteak bakoitzak familiara ekarritako edo bien artean erositako ondasunen jabekide al dira, ondorioz bien baimenik gabe ondasun hauek besterentzerik ez dagoelarik? Nola ikusi ohi da herrian ondasunen besterentzea? Oinarrizko ondasunak salduz gero, salmentari buruzko erosketa-eskubiderik erabil al dezakete ondasun horiek hasieratik izan zituzten familiako senitartekoek?

117. Zein hitzarmen-mota da ohikoena ahaideen artean? Zein elkarte-mota? Neskameekin eta morroiekin dituzten harremanak. Familiako kidetzat hartzen al dituzte neskame eta morroi hauek? Langileekin dituzten harremanak.

118. Oinordekotza eskubideak ahaideen artean. Gurasoek testamentua egiteko askatasunik ba al dute? Zein muga ditu eskubide honek? Testamentuaren bidez ala, oinordekoa ezkontzen denean, ezkon-hitzarmenaren bidez egiaztatzen da oinordekotza? Maiorazkoa izaten al da oinordeko hori? Ahaleginak egiten al dira familiaren ondarea zatitu gabe gordetzen, testamentua hobetuz eta semeren bat edo alabaren bat etxeko oinordeko izendatuz? Honelakoetan, zer ezkonsari ezartzen zaie beste seme-alabei? Dohaintzan emandako ondasunen gozamenaren erdia gurasoei gordearazi eta, hauek hiltzean, ehorzketa eta hiletak, hilobiko argiak, eta eskaintzak eta errespontsuak ere ordainarazten al zaizkio seme edo alaba oinordekoari? Seme edo alaba oinordekoa ezkontzean, senar-emazte berriak gurasoekin etxe berean bizi eta mahai berean jaten al dute, era honetan familia bikoitza edo familia-elkartea, irabaziak eta galerak erdibana dituena, osatuz? Oinordekoak izaten al du anai-arrebak berarekin eduki eta mantendu beharrik, eta hauei, ezkontzean edo adin nagusitasunera iritsitakoan, diru-kopururen bat eman beharrik? Familiako arbasoei dagokienez, zeintzuk izaten dira oinordekoaren betebeharrak? Familiaren ondarea zati berdinetan banatzen al da oinordekoen artean? Banaketa hau gurasoak bizi direla egiten bada, zein egoeratan gelditzen dira gurasoak aurrerantzean? Sasiko seme-alabek eskubiderik ba al dute oinordekotzan?
128. Senar-emazteen harremanak beren jatorrizko familiekin: bisitak, eskubideak, betebeharrak, jaiak eta doluak. Kanpotik etorritako ezkontidearen harremanak bere aitaginarreba eta amaginarrebaren etxean.

129. Senar-emazteen harremanak familiatik kanpoko pertsona eta erakundeekin: herriko plazan, langile elkarte edo taldeetan, aisialdi-elkarteetan eta elkarte erlijiosoetan, erromerietan, azoketan eta abar.

130. Aitak eta amak seme-alabengan duten aginpidea. Bakoitzak duen eginkizuna haurren heziketan. Haurrek beraiek osatzen al dute beren ondarea? Nola?

131. Zeri egozten zaio antzutasuna? Zer bitarteko erabiltzen dira antzutasunari aurre egiteko?

132. Emakumeak duen eginkizuna erlijioa eta sineskeria irakatsi eta praktikatzerakoan. Emakumea etxeko kultuan eta ohiko bizitza transmititzerakoan.

133. Adierazi aurreko galderek aipatzen dituzten ohiturak nolakoak ziren duela berrogeita hamar urte eta nolakoak diren gaur egun.
{{DISPLAYTITLE: Galdetegia}} {{#bookTitle:Etxea eta Familia Euskal Herrian | Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}

9794
ediciones