Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Cuestionario Casa y familia en vasconia/eu

38 bytes añadidos, 16:24 2 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu | fr }}
Landa-ikerketarako erabilitako galdera-sorta Jose Migel Barandiaranek argitaratutako ''Guía para una encuesta etnográfica ''lanetik hartu da. Bertan, etxeari buruzko galderak izen bereko atalean agertzen dira, ''Etxekoak ''izeneko I. kapituluan sartuta (11-36. galderak). Altzariei buruzko galderak, berriz, ''Etxekoen erabilerak ''izeneko II. kapituluko “Altzariak” atalean daude (1-14. galderak). Familiari eta senar-emazteen harremanei buruzko galderak ''Etxekoak ''izeneko I. kapituluko “Familia” eta “Senar-emazteen arteko harremanak” ataletan daude (hurrenez hurren, 105-121. galderak eta 122-133. galderak).
<br/><br/>
17. Horma eta oinarrien izaera. Eraikuntzan erabilitako material ohikoak, eta horien nondik norakoa. Etxea egiten hasterakoan izaten ziren erritu bereziak.
18. Teilatua. Zein da bere itxura eta zenbateko aldatsa du? Teilapearen egitura. Zerekin egina da (teila, losak, ohola), eta non lor- tzen lortzen dira materialok?
19. Ate eta leihoen itxura, banaketa eta neurriak. Leiho eta ate orriak. Sarrailak, kisketak, atalagak, eta abar.
116. Ahaideekin loturiko familiaren ondarea edo ondasunak. Ahaideen eskubidea beraien baimenik gabe oinarrizko ondasunak familiatik irten ez daitezen. Familiak jabetzan dituen edo erabili ohi dituen ondasunak: lurrak, larreak, animaliak, lanabesak eta abar. Familiak duen ondarearen balioa. Aitak sal al ditzake familiaren ondasunak, emaztearen baimenik gabe? Senar-emazteak bakoitzak familiara ekarritako edo bien artean erositako ondasunen jabekide al dira, ondorioz bien baimenik gabe ondasun hauek besterentzerik ez dagoelarik? Nola ikusi ohi da herrian ondasunen besterentzea? Oinarrizko ondasunak salduz gero, salmentari buruzko erosketa-eskubiderik erabil al dezakete ondasun horiek hasieratik izan zituzten familiako senitartekoek?
117. Zein hitzarmen-mota da ohikoena ahaideen artean? Zein elkarte-mota? Neska- meekin Neskameekin eta morroiekin dituzten harremanak. Familiako kidetzat hartzen al dituzte neskame eta morroi hauek? Langileekin dituzten harremanak.
118. Oinordekotza eskubideak ahaideen artean. Gurasoek testamentua egiteko askatasunik ba al dute? Zein muga ditu eskubide honek? Testamentuaren bidez ala, oinordekoa ezkontzen denean, ezkon-hitzarmenaren bidez egiaztatzen da oinordekotza? Maiorazkoa izaten al da oinordeko hori? Ahaleginak egiten al dira familiaren ondarea zatitu gabe gordetzen, testamentua hobetuz eta semeren bat edo alabaren bat etxeko oinordeko izendatuz? Honelakoetan, zer ezkonsari ezartzen zaie beste seme-alabei? Dohaintzan emandako ondasunen gozamenaren erdia gurasoei gordearazi eta, hauek hiltzean, ehorzketa eta hiletak, hilobiko argiak, eta eskaintzak eta errespontsuak ere ordainarazten al zaizkio seme edo alaba oinordekoari? Seme edo alaba oinordekoa ezkontzean, senar-emazte berriak gurasoekin etxe berean bizi eta mahai berean jaten al dute, era honetan familia bikoitza edo familia-elkartea, irabaziak eta galerak erdibana dituena, osatuz? Oinordekoak izaten al du anai-arrebak berarekin eduki eta mantendu beharrik, eta hauei, ezkontzean edo adin nagusitasunera iritsitakoan, diru-kopururen bat eman beharrik? Familiako arbasoei dagokienez, zeintzuk izaten dira oinordekoaren betebeharrak? Familiaren ondarea zati berdinetan banatzen al da oinordekoen artean? Banaketa hau gurasoak bizi direla egiten bada, zein egoeratan gelditzen dira gurasoak aurrerantzean? Sasiko seme-alabek eskubiderik ba al dute oinordekotzan?
133. Adierazi aurreko galderek aipatzen dituzten ohiturak nolakoak ziren duela berrogeita hamar urte eta nolakoak diren gaur egun.
{{DISPLAYTITLE: Galdetegia}} {{#bookTitle:Casa y familia en VasconiaEtxea eta Familia Euskal Herrian |Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}
9794
ediciones