Cambios

Saltar a: navegación, buscar

DENOMINACION ORIENTACION Y SITURACION DE LAS CASAS/eu

21 bytes eliminados, 19:53 1 dic 2019
sin resumen de edición
=== Larraina ===
Arabako hainbat herritan, etxe ondoan larraina, eta baratzea eta ''la rain'' deritzona aurki daitezke. Larraina da, antzina, gari-jotzea egiteko erabiltzen zen lekua. Herri batzuetan banaketa fogeraleko egurra metatzeko ere erabiltzen zen, baita laborantza-lan batzuetarako ere, hala nola aziendarentzako erremolatxa metatzeko (Agurain, Berganzo-A).
Baratzea barazkiak eta berdurak mimoz lantzen diren lursaila da; baditu fruta-arbola preziatuak ere, loreak, landareak, eta garbitutako arropa lehortu dadin zabaltzeko ere erabiltzen da. Baratzean egon ohi da etxeko putzua ere.
Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan eta Baskonia kontinentalean, etxe batzuek baratze txiki bat dute ondoan edo atzealdean, ''baratzea ''deitutakoa, edo ''ortua'' Bizkaiko euskalkian. Baratzea ureztatze-saila baldin bada, berduretara, barazkietara emana izaten da, ''ortuariak ''deritzenetara, eta frutetara; eskuarki, etxeko kontsumorakoak izaten dira, mimo handiagoz zainduak, eta horren ardura ''etxekoandreak'' hartzen zuen. Fruta-arbolak ere izaten dira leku horretan.
 
 
{{DISPLAYTITLE: III. ETXEEN IZENAK, ORIENTAZIOA ETA KOKAPENA}} {{#bookTitle:Etxea eta Familia Euskal Herrian | Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}
 
127 728
ediciones