Cambios

Saltar a: navegación, buscar

DUELO DOMESTICO Y AYUDA VECINAL/eu

3 bytes añadidos, 10:55 28 oct 2019
sin resumen de edición
Auzokideen laguntza funtsezkoa da etxean heriotza bat gertatzen denean. Berez, auzokideen laguntza gaixoa hilzorian denean hasten da, eta ez da amaitzen gorpua ehortzi eta gero ere. Auzokideen ardura da apaizari abisua ematea eta laguntzea, hark gaixoari Biatikoa eta Oliadura emateko, baita medikuari abisua ematea eta laguntzea ere; heriotza gertatzen denean, hildakoa janztea eta haren gela egokitzea; gainerako ahaideei gertakariaren berri ematea, hala herrian bizi direnei nola urrutiagokoei; elizarainoko hileta-bidearen egoera aztertzea eta bide hori egokitzea, hala badagokio; gorpua altxatzen laguntzea, baita hura eramatea ere, hilketari lana eginez, besteak beste; segizioa zabaltzen duen ofrenda eramatea, elizako gurutzea batzuetan eta beste batzuetan hilkutxari ezarritako aizkorak; argiak eta ogiak eskaintzea ofrenda gisa, baita hildakoaren oroimenezko mezak ere; herri batzuetan, hobia irekitzea eta lurra botatzea, eta, segizioa itzultzean, lastaira erretzea, hileta-otordua prestatzea eta banketearen gela atontzea.
Auzokideen garrantzia argi islatuta dago herri-esamolde batzuetan, hala nola: ''Hobe duzu aizoekilan untsa izaitea, edozoin jedekeekin baino'' (Hobe duzu auzokideekin ondo moldatzea, familiako edozeinekin baino, lit—lit. edozein pertsonarekin baino) (Bithiriña-BN).
== Parrokiako gurutzea hildakoaren etxean ==
127 728
ediciones