Cambios

Saltar a: navegación, buscar

DUELO DOMESTICO Y AYUDA VECINAL/eu

9 bytes añadidos, 10:55 28 oct 2019
sin resumen de edición
== Auzokideen parte-hartzea doluan ==
Etxeko baten heriotza gertatu ondoren, gainerako kideek bertan behera uzten dituzte beren lanak. Hilotza presente dela lana uztea da doluaren adierazpen gorena. Adibidez, Ahuztin (L) esaten zen familia ''comme cloítrée ''bizi zela, komentuan sartuta balego bezala. Herri horretan, heriotzaren eta hileta-egunaren artean igande bat baldin bazegoen, familia ez zen etxetik irteten mezatara joateko ere.
=== Auzoaren eta auzokideen erlazioa hildakoaren etxearekin ===
Auzokideen arteko harremanak sendotu egiten dira heriotzarekin, auzokideek funtzio ugari eta askotarikoak baitituzte hildakoaren etxeak doluan dirauen bitartean.
Atal honetan auzokideen multzoa antolatzeko moduak zehazten dira, ''auzoa'', ''kartierra. ''. Komeni da zehaztea, lehen esan den moduan, herri guztietan ez dela izan hierarkizazio argi bat. Antolatzeko modurik bitxiena izan da etxeen arteko hurbiltasuna kontuan hartzen duena; beste kasu batzuetan, etxeak elizarekiko duen kokapena hartu da kontuan. Gaur egun leku gutxitan eusten zaio banaketa horri, laguntza ematerakoan adiskidetasunak edo gertutasunak garrantzi handiagoa izaten baitu.
=== Auzokideek emandako laguntzak ===
Auzokideen laguntza funtsezkoa da etxean heriotza bat gertatzen denean. Berez, auzokideen laguntza gaixoa hilzorian denean hasten da, eta ez da amaitzen gorpua ehortzi eta gero ere. Auzokideen ardura da apaizari abisua ematea eta laguntzea, hark gaixoari Biatikoa eta Oliadura emateko, baita medikuari abisua ematea eta laguntzea ere; heriotza gertatzen denean, hildakoa janztea eta haren gela egokitzea; gainerako ahaideei gertakariaren berri ematea, hala herrian bizi direnei nola urrutiagokoei; elizarainoko hileta-bidearen egoera aztertzea eta bide hori egokitzea, hala badagokio; gorpua altxatzen laguntzea, baita hura eramatea ere, hilketari lana eginez, besteak beste; segizioa zabaltzen duen ofrenda eramatea, elizako gurutzea batzuetan eta beste batzuetan hilkutxari ezarritako aizkorak; argiak eta ogiak eskaintzea ofrenda gisa, baita hildakoaren oroimenezko mezak ere; herri batzuetan, hobia irekitzea eta lurra botatzea, eta, segizioa itzultzean, lastaira erretzea, hileta-otordua prestatzea eta banketearen gela atontzea.
Auzokideen garrantzia argi islatuta dago herri-esamolde batzuetan, hala nola: ''Hobe duzu aizoekilan untsa izaitea, edozoin jedekeekin baino ''(Hobe duzu auzokideekin ondo moldatzea, familiako edozeinekin baino, lit—lit. edozein pertsonarekin baino) (Bithiriña-BN).
== Parrokiako gurutzea hildakoren hildakoaren etxean ==
Atal honetan, zenbait herritan jasotako ohiturari egiten zaio erreferentzia: auzokide batek gurutzea eramatea elizatik hildakoaren etxeraino, heriotza gertatu eta gero.
127 728
ediciones