Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
<languages></languages>
<div class="mw-translate-fuzzy">== Etxeko espazioak lanabesentzatLanabesentzako, produktuentzat produktuentzako eta aziendarentzat aziendarentzako etxeko espazioak ==
Landako laboreak, klima dela-eta, urtarokoak dira, eta, horregatik, lanabes batzuk edo besteak behar dituzte urtaroaren arabera. Behar ez diren garaian erabiltzen ez direnak etxeko gune jakin batzuetan gordetzen dira, eta beti eskura izan behar direnak beste batzuetan. Horrez gain, etxeko animalien jakiak eta ukuiluak egokitzeko belarrak kontserbatzeko erabiltzen diren etxeko zein etxe alboko guneak ere deskribatzen dira.
== Eraikin osagarriak ==
=== Ohar orokorrak Jakingarri nagusiak ===
Etxe askoren barnealdean, eskuarki ukuiluan, espazioaren banaketa egiten zen, animaliek beren lekua izan zezaten elkarrekin nahastu gabe. Antzeko zerbait gertatzen zen simaurtegiarekin eta animaliekin lan egiteko behar ziren tresna eta lanabesekin. Espazio faltaren, higiene arrazoien, esparru ordenatuago eta independenteak izan beharraren eta nekazaritzako zein abeltzaintzako jardueren hazkundearen edo murrizketaren ondorioz, etxetik kanpo eraikin osagarriak altxatu ziren. Batzuetan, atxikiak; beste batzuetan, aparte baina etxetik gertu, eta beste batzuetan, bi moduetan. Adibide batzuetan, hasieratik ezagutu izan dira horrelako eraikin osagarriak etxearen osotasunaren parte eginda.
Etxeak etxetik gertu dauden lursailak izan ohi ditu, eta, han, kasetak edo txabolak. Lurraldea kolonizatzeko modu bat izan da, eta denborak aurrera egin ahala txabola horietako batzuk etxe bihurtu dira. Mahastietan ere zaintzako kasetak izaten dira. Lursaila etxetik urrun dagoen neurrian leku horretan etxearen presentzia bat izatea eskatzen duen printzipio logikoaren ondorio da hori.
{{DISPLAYTITLE: XIV. NEKAZARITZAKO NEKAZARITZA LANETARAKO ESPAZIOAK ETA ERAIKIN OSAGARRIAK}} {{#bookTitle:Etxea eta Familia Euskal Herrian | Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}</div>
127 728
ediciones