127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Esker on berezia eman nahi diogu Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuari, Josune Ariztondo andreari, proiektu honi eman dion babes irmoagatik, baita Kultura zuzendari Jon Iñaki Zarraga jaunari ere. Era berean, gure esker ona agertzen diogu BBK Fundazioari, liburua argitaratzeko Labayru Ikastegiari egindako diru-ekarpenagatik.
Urte asko igaro dira José Migel de Barandiaranek Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egitea proposatu zuenetik. Haren ikasle eta jarraitzaileek argi ikusten dugu proiektu honen garrantzi kulturala.
Orain arte erakundeen aldetik izan dugun babesa izaten jarraitzen badugu, eta proiektuari gure gogoa eta ardura gehituta, Etniker Euskalerria taldeak gure maisuaren asmo handiko proiektua, ikertzaile gisa izandako bizitza luze eta oparoaren ondarea, egia bihurtuko dugu: Euskal Herriko Atlas Etnografikoa; «horri esker, gure gizartearen kultura tradizionala eta bertan jazotzen ari diren iragaiteak sakon ezagutu ahal izango ditugu, eta, aldi berean, euskal herritarren etnografia kulturen ikerketa konparatiboan sartzeko ikuspuntua izango da».