Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Casa y familia en vasconia/eu

1 byte añadido, 11:51 22 nov 2017
sin resumen de edición
Esker on berezia eman nahi diogu Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuari, Josune Ariz­tondo andreari, proiektu honi eman dion babes irmoagatik, baita Kultura zuzendari Jon Iñaki Zarraga jaunari ere. Era berean, gure esker ona agertzen diogu BBK Fundazioari, liburua argi­taratzeko Labayru Ikastegiari egindako diru-ekarpenagatik.
Urte asko igaro dira José Migel de Barandiaranek Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egitea proposatu zuenetik. Haren ikasle eta jarraitzaileek argi ikusten dugu proiektu honen garrantzi kulturala.
Orain arte erakundeen aldetik izan dugun babesa izaten jarraitzen badugu, eta proiektuari gure gogoa eta ardura gehituta, Etniker Euskalerria taldeak gure maisuaren asmo handiko proiektua, ikertzaile gisa izandako bizitza luze eta oparoaren ondarea, egia bihurtuko dugu: Eus­kal Herriko Atlas Etnografikoa; «horri esker, gure gizartearen kultura tradizionala eta bertan jazotzen ari diren iragaiteak sakon ezagutu ahal izango ditugu, eta, aldi berean, euskal herrita­rren etnografia kulturen ikerketa konparatiboan sartzeko ikuspuntua izango da».
127 728
ediciones