Cambios

Introduccion Casa y familia en vasconia/eu

1 byte eliminado, 09:32 15 nov 2017
sin resumen de edición
Landa-etxe tradizionala aztertzen dugu, baina ez gara baserri izena jasotzen duen horretara mugatzen, eta are gutxiago bibliografiak sarritan erreferentzia egiten dion baserriari. Horrega­tik aipatzen da casa/etxea eta, gutxiagotan, ''caserío''/baserria.
Hutsune hori albo batera utzita, bibliografia etnografikoan ekarpen handiak jaso dira, hogei­ko hamarkadan eta hogeita hamarrekoaren hasieran idatzitako lanez gain; lan horiek lehen Eus­ko Folklore urtekarietan argitaratu ziren. Nabarmentzekoa da Leoncio Urabayenen ''La casa navarra'' <ref>Leoncio URABAYEN. La casa navarra. Madril, 1929.</ref>, Atlaseko liburuki honetan zabal aipatua, batez ere etxearen egiturari buruzko ataletan. Soilik Nafarroari buruz ari bada ere, daukan aniztasun geografikoa dela-eta, oharrak lurralde osoan aplikatu daitezke.
Julio Caro Barojaren ekarpenak ere garrantzitsuak dira, adibidez, Lesakako etxeari buruzkoak, Eusko Folklore urtekarian bertan argitaratutakoa, edo ''La casa en Navarra''<ref>Julio CARO BAROJA. La casa en Navarra. 4 vol. Pamplona, 1982.</ref> lau liburukitan argi­taratutako lana.
127 728
ediciones