Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Casa y familia en vasconia/eu

1 byte eliminado, 09:37 15 nov 2017
sin resumen de edición
=== Atlas Etnografiko bat egiteko proposamena ===
José Migel de Barandiaran (1889-1991) izan zen Atlas etnografiko honen sortzaile, jagole eta sustatzailea. XX. mendeko lehen hamarkadetan hasi zuen euskal etnografiaren jarduna. 1968. urtean, Arte eta Ohitura Herrikoien I. Biltzarra antolatu zen Zaragozan, eta, zientzialarien bile­ra hartan, ''Bosquejo de un Atlas Etnográfico del Pueblo Vasco <ref>BARANDIARAN, Jose Migel. “Bosquejo de un atlas etnográfico del pueblo vasco. Trabajos preliminares” in ''Etnología y Tradiciones Populares. I Congreso Nacional de Artes y Costumbres Populares''. Zaragoza: 1969, 53-57. or.</ref>'' izeneko komunikatua aurkeztu zuen. Euskal esparruan ordura arte egindako ikerketa etnografikoen inbentarioa zen, eta horien balantze kritikoa ere biltzen zuen.
Urtebete geroago, 1969an, hiri berean, Aragoiko Ikerketa Folklorikoen V. Jardunaldietan, bes­te txosten bat aurkeztu zuen: ''Criterios generales para una investigación etnográfica de los Pueblos Pirenaicos''<ref>Idem, Aragoiko Ikerketa Folklorikoen V. Jardunaldien aktak. Zaragoza: 1969.</ref>. Horrekin batera, galdera-sorta etnografiko bat ere aurkeztu zuen, Europako Etnologia Biltzarrak 1965ean egindako planaren arabera moldatua.
127 728
ediciones