Cambios

Saltar a: navegación, buscar

JUEGOS Y CANCIONES PARA LA PRIMERA EDAD/eu

No hay cambio en el tamaño, 08:42 26 jun 2019
m
Texto reemplazado: «{{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}» por «{{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}»
Haurrekin jolas bera egiten da nagusiak bere aurpegia eskuekin edo zapi batekin ezkutatuta «ku-ku» esaten duen bitartean. Gero txikiak keinua errepikatuko du ikusi duena imitatuz edo, bestela, aurpegia estaltzen zaio leunki eskuarekin edo oihal batekin «ku-ku» esaten zaion bitartean. Mota horretako jolasak, euskaraz «''kukuka''» deritzenak, inkesta egindako herri guztietan egiten dira.
== Atzamarrekin egiten diren jolasak. eriñoekin Eriñoekin ==
Atal honetan eskaintzen diren jolasak nagusiak haurraren atzamarrekin egindako antzezpenetan oinarritzen dira, haiek banan-banan izendatuta eta haietako bakoitzari zeregin bana egotzita, edo haurrari kanta amaitzerakoan atzamarra kentzen irakatsita.
== Eskuekin egiten diren jolasak. eskutxoekin Eskutxoekin ==
Kanta eta doinu asko dira nagusiek haurraren atzamarrei eginarazitako lehen mugimenduen lagungarri, haurrak ikas dezan atzamarrak mugitzen eta birarazten, atzamarrak bata bestetik bereizten edo atzamarrekin bere burutxoa jotzen.
== Txalo jotzeko jolasak. txalotxoak Txalotxoak egiteko ==
Haurrek lehenik ikasitako trebetasunetako bat da txaloak jotzea, ''txalotxoak egin''. Horretarako, nagusiak txaloak jotzen ditu haurraren aurrean, haurrak imita dezan, edo bestela bere eskuekin haurrarenak jotzen ditu doinu batzuen erritmoan. Batzuetan, txandakatu egiten du txaloak jotzea haurrari bere masailak edo kantatzen ari den pertsonarenak joaraztearekin.
== Kulunkatzeko jolasak. kulunka Kulunka ==
Haientzat egindako mugimendu kulunkari eta konpasatuek poza eta atsegina ematen diete haurrei. Haiek zaintzen dituzten nagusiek txikien ezinegon egoerak baretzeko zein haiek entretenitzeko eta pozteko erabiltzen dituzte jolas horiek. Horretarako, kulunkatu edo zabukatu egiten dituzte, besoetan hartuta, belaunen gainean jarrita, edo zango baten gainean bestela. Azken modalitate horretarako, nagusiak, eserita, zangoak gurutzatzen ditu eta umea oinbularraren gainean ezartzen du, airean utzita; gero eskuetatik heltzen dio eror ez dadin eta kantaren erritmoan kulunkatzen du.
== Trosta imitatzen duten jolasak. arreArre-arreka ==
Inkesta egindako esparruan, trostako jolasak laguntzeko doinurik erabilienak ''«Arre borriquito»'' eta euskarazko haren baliokide «Arre, arre mandako» dira. Bi kanta horietako hitzek nagusiak haurrarentzat imitatzen duen zamariari egiten diote erreferentzia. Jolas hau jolasteko modu bat baino gehiago dago.
Jolasteko beste modu bat da nagusia lau hankatan jartzea, belauniko eta eskuak lurrean bermatuta; txikia, haren bizkar gainean eserita, «Arre, arre...» egiten hasten da, nagusiak garraiatzen duen bitartean.
== Sehaska kantak. loLo-kantak ==
Sehaska kantak, ''lo-kantak'', oparotasunez jasota daude dagoen bibliografian. Horien biltzaile garrantzitsuenen artean, hala euskarazkoenak nola gaztelaniazkoenak, Baskoniako eremuan, honako egile hauek daude, besteak beste: Azkue, Aita Donostia, Julen Yurre, Arellano eta López de Guereñu.
127 728
ediciones