Cambios

Saltar a: navegación, buscar

MOBILIARIO AGRICOLA TRADICIONAL/eu

1 byte eliminado, 17:35 16 nov 2019
sin resumen de edición
<div style="margin-left:0cm;"></div>
 
XX. mendeko lehen urteak arte, nekazaritzako tresneriak ez zuen aldaketa handirik izan: laiak, goldeak, arrasteluak, igitaiak, segak eta narrak ziren nekazaritzako lanetarako ezinbesteko lanabesak.
Laiaren erabilera, antza denez, oso antzinatik dator gure artean. Oso ohikoa izan zen Euskal Herri penintsularreko nekazarien artean.
Tamaina eta forma askotakoak daude; baina bi mota nagusi daude funtsean: ''laia gipuzkoarra'' deritzona, burdinazko hortz oso luzeak eta zurezko kirten motza daukana, eta ''nafarra'', gorputz zabalekoagoa, hortz laburrekoagoa (35 cm inguru) eta zurezko kirten luzeagokoa. Tarteko mota bat ere izan zen, San Isidro Nekazariaren XVIII. mendeko irudi batzuetan ikus daitekeenez<ref>José M.ª JIMENO JURÍO. "Diccionario etnográfico y Folklórico" in ''Etnografía histórica al airico de la tierra''. Iruñea: 2010, 376. or.</ref>.
Barandiaranen ustez, Th. Lefèbvreren iritzia<ref>Th. LEFÈBVRE. ''Les modes de vie dans les Pyrénées Atlantiques Orientales''. Paris: 1933, 208-210. or.</ref>, laia Euskal Herrian XVI. mendean, artoaren laborantza egiten hasi zen garaian, erabiltzen hasi zela dioena, sendotasun gutxikoa da. Ez zaio sinesgarri iruditzen Amerikatik ekarritako zereal berri horrek gariaren eta beste zereal batzuen laborantzan erabilitako lanabesa, goldea, baztertu izana. Nekazariak, bere lurrak behiek edo idiek tiratutako goldearekin iraultzera ohitua, nekez utziko zuen metodo hori nekazaritzako lanik gogorrenak bere giharren indarraren mende uzteko. Horrez gain, Barandiaranek dio etnologoen artean zabaldutako ustea dela Euskal Herrian laia goldea baino lehenagokoa dela.
''Jorraintzurra'' pala zabal (12 cm) eta laburreko (20 cm) aitzur arina da. Kirtena 120 zentimetro luze izatera ere irits daiteke. Baratzeko lanetan erabiltzen da, artoa, arbia eta abar jorratzeko, modu batean Nafarroan fabrikatua izanez gero, beste batean Lapurdin fabrikatua izanez gero.
 
{{DISPLAYTITLE: XII. NEKAZARITZAKO ALTZARI TRADIZONALAK}} {{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian|Agricultura_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones