Cambios

Saltar a: navegación, buscar

PORTADORES DE OFRENDAS EN EL CORTEJO/eu

4 bytes añadidos, 11:37 29 oct 2019
sin resumen de edición
=== Ogi-eskaintzailea. Aurrogia ===
Lehenik eskaintza ogia edo ogia eta ezkoa zela baieztatu den herriak agertzen dira. Antza denez, ogizko eskaintzaren ordez argiena nagusitu zen, kandelen edo «sepultura» “sepultura” sinbolikoa osatzen zuten elementuen bidez, eta, azkenik, diruarena.
.Meñakan (B), segizioaren buru auzoko emakume bat joaten zen, ''aurreogije'' zeritzona, ogiaren eramailea. Ezkondua edo ezkongabea izan behar zuen, hilaren egoera zibilaren arabera. Bataiatu berrien kasuan, ama puntakoa izan ohi zen. Besapean zamau txiki batek estalitako saskitxoa edukitzen zuen, eta, han, ogi-opil txiki bat eramaten zuen antzina, eta, mendearen hasieran, hamar zentimoko txanpon bat, errespontsuaren prezioaren baliokidea<ref>MARCAIDA, Manuel deMARCAIDA. "Creencias y ritos funerarios en Meñaka (Bizkaya)", in AEF, III (1923) 34. or.</ref>.
=== Argi-eskaintzailea. Ezkoanderea ===
Ezkoandereak funtzio bera zuen segizioan, ogia edo argiak eramanda. Ondoren argiak eskaintzen ziren herri batzuk aipatzen dira. Euskal Herri penintsularrean, ezkoandere horrek segizioaren buru egiten zuen edo leku garrantzitsua hartzen zuen hartan. Litekeena da antzina hura joatea segizioaren buruan Euskal Herri kontinentalean ere. Hala jaso zen Iholdin<ref>Jean HARITSCHELHAR. «Coutumes funéraires a à Iholdy (Basse­NavarreBasse-­Navarre)» in ''Bulletin du Musée Basque. ''. 37. zenbakia (1967) 112. or., 7. oharra.</ref> (BN), non antzina hilaren etxearen auzoko lehen emakumea joaten zen segizioaren buruan, mantaletaz jantzita eta eskuan kandela zuela. Gaur egun, inkestetan egiaztatu denez, informatzaileen oroimenean dago ezkoandereak leku garrantzitsua zuela emakumeen doluan.
== Animalien antzinako eskaintzak segizioan ==
127 728
ediciones