Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 10:07 3 ene 2018
sin resumen de edición
Arlo honetan, lanik ospetsuena ''Folk-Medicine ''da, William G. Blackek Londresen 1883an argitaratu eta gaztelerara Antonio Machado y Álvarezek (“Demófilo”) itzulia 1889an. Hona hemen Jordi Pablo i Grauk gaztelerazko faksimile-edizioaren aurkezpenean idatzitakoa:
:“...herri medikuntza, zentzurik zabale­nean zabalenean hartuta, kultura bakoitzak mundua­ren munduaren gainean duen ikuspegiaren erakusle eta laburpena da, bai eta bere ezagutzen iragazkortasun eta hedapenaren eredu ere”<ref>Jordi PABLO i GRAU. “La medicina popular de Black un siglo después” in William G. BLACK. ''Medicina popular''. Bartzelo­naBartzelona: 1982.</ref>.
Herri medikuntzaren alorra, sarritan, erre­zetak lortzeko baino ez da landu izan: gaixota­sun bakoitzerako erremedio bat ezagutzen da, normalean landareekin lotua, eta landare hori modu berezi batean erabiltzen da. Beharbada, arlo hau lantzeko era hori izan daiteke etno­grafoek herri medikuntzaren gainean hain interes eskasa erakusteko arrazoietako bat. Gaur egun ere, komunikabideek teknika tra­dizionalei buruz ardura erakutsi dutenean, “errezeta-grina” horretatik ekin diote, eta horrek zerikusi gutxi dauka herri jakintzare­kin. Nolabaiteko atzerapauso horren oina­rrian joera berri samar bat nabari da, hau da, gauza naturalen gaineko jakin-nahia; medizi­nak farmazia batean erosi beharrean, zer dago landareak erabiltzea baino gauza naturalago­rik? Eta, are gehiago, norberak basoan hartzen baditu.
127 728
ediciones