Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 10:07 3 ene 2018
sin resumen de edición
Herri medikuntza ikuspuntu etnografikotik gutxi aztertu den arloa da kultura tradizionalaren barruan. Horrela, esate baterako, ez dago bibliografia askorik jatorrizko datuei buruz, hau da, informatzaileengandik zuzenean hartutako datuei buruz. Medikuntzaren ikuspuntutik, ostera, azterketa gehiago egin izan dira, eta batzuk nahiko onak. Lan horiek medikuntzako profesionalek egindakoak dira gehienbat, lanbidearekin zerikusia duen arloaz zaletuta. Beharbada, denetatik adierazgarriena, Euskal Herriari dagokionez behintzat, Barriola sendagileak joan den mendearen erdialdean egindakoa izango da<ref>Ignacio Mª BARRIOLA. ''La medicina popular en el País Vasco''. Donostia: 1952.</ref>. Urte batzuk geroago, gure laguntzaile Anton Erkoreka doktoreak ikerketa lan bat egin zuen Bermeon, Etniker galdetegian oinarrituta, doktore tzatesi legez aurkeztu zuen lana, hain zuzen ere<ref>Anton ERKOREKA. ''Análisis de la medicina popular vasca''. Bilbao: 1985.</ref>.
Arlo honetan, lanik ospetsuena ''Folk-Medicine ''da, William G. Blackek Londresen 1883an argitaratu eta gaztelerara Antonio Machado y Álvarezek (“Demófilo”) itzulia 1889an. Hona hemen Jordi Pablo i Grauk gaztelerazko faksi­milefaksimile-edizioaren aurkezpenean idatzitakoa:
:“...herri medikuntza, zentzurik zabale­nean hartuta, kultura bakoitzak mundua­ren gainean duen ikuspegiaren erakusle eta laburpena da, bai eta bere ezagutzen iragazkortasun eta hedapenaren eredu ere”<ref>Jordi PABLO i GRAU. “La medicina popular de Black un siglo después” in William G. BLACK. ''Medicina popular''. Bartzelo­na: 1982.</ref>.
127 728
ediciones